Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Duela hogei urte erein zuten hazia

Peña kaleko kultur elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko du gaurtik igandera arte. Kultur batzordeko kideek ilusioz begiratzen diote etorkizunari, erronka berriekin. Urduri harrapatu ditu HITZA-k Hazia elkarteko kultura batzordeko kideak. Ez zer edo zer gaizki atera daitekeelako —ez dute halakorik uste—, urteurren ekitaldiak hasi arteko denbora luzeegi egiten ari zaielako baizik. Esan dute jende askok parte hartu duela egitaraua prestatzeko bileretan, baina elkartearen kultura batzordeko laukoak hartu du zama, eta horietako hirurekin elkartu da egunkaria. Gaur beteko dira 20 urte Alde Zaharreko Peña karrikan elkarte berri baten hazia erein zutenetik. «Une onak eta txarrak izan ditugu. Ez dugu ahaztu behar herriko taberna bat dela, ezker abertzalearena, eta hori horrela, hamaika borroka bizi izan ditugu, eta hamaika errepresio pairatu, baina horrek inoiz ez gaitu atzera pausorik ematera behartu», azaldu du Paul Garinek. Gaurko bideo omenaldiak elkartearen hogei urteak laburbiltzeko balioko duela uste du Garinek: «Urte hauetan guztietan Hazian parte hartu duen jendeari omenaldia izango da. Guk ere historia idatzi nahi dugu, zein garen eta zer izan nahi dugun esateko». Bere esanetan elkartetik pasatu direnek egindako lanak historia hori idazteko balio izan du. Koro Egibarrek uste du Hazia erreferente bilakatu dela hiriko kultur eta herrigintzan: «Hori zen gure xedea, erreferente izatea, eta uste [...]

admin
Irun
2012/07/26

Peña kaleko kultur elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko du gaurtik igandera arte. Kultur batzordeko kideek ilusioz begiratzen diote etorkizunari, erronka berriekin.

Hazia elkarteko kideak

Hazia elkarteko kideak

Urduri harrapatu ditu HITZA-k Hazia elkarteko kultura batzordeko kideak. Ez zer edo zer gaizki atera daitekeelako —ez dute halakorik uste—, urteurren ekitaldiak hasi arteko denbora luzeegi egiten ari zaielako baizik. Esan dute jende askok parte hartu duela egitaraua prestatzeko bileretan, baina elkartearen kultura batzordeko laukoak hartu du zama, eta horietako hirurekin elkartu da egunkaria.

Gaur beteko dira 20 urte Alde Zaharreko Peña karrikan elkarte berri baten hazia erein zutenetik. «Une onak eta txarrak izan ditugu. Ez dugu ahaztu behar herriko taberna bat dela, ezker abertzalearena, eta hori horrela, hamaika borroka bizi izan ditugu, eta hamaika errepresio pairatu, baina horrek inoiz ez gaitu atzera pausorik ematera behartu», azaldu du Paul Garinek. Gaurko bideo omenaldiak elkartearen hogei urteak laburbiltzeko balioko duela uste du Garinek: «Urte hauetan guztietan Hazian parte hartu duen jendeari omenaldia izango da. Guk ere historia idatzi nahi dugu, zein garen eta zer izan nahi dugun esateko». Bere esanetan elkartetik pasatu direnek egindako lanak historia hori idazteko balio izan du.

Koro Egibarrek uste du Hazia erreferente bilakatu dela hiriko kultur eta herrigintzan: «Hori zen gure xedea, erreferente izatea, eta uste dut lortu dugula. Auzolana izan da gure lan egiteko filosofia». Eta auzolanean antolatu dute urteurrena. Esaterako, logo berria aurkeztuko dute gaur, eta hori bilera irekietara eramandako proposamenen artean aukeratu dute. «Elkartearen lehen ikurra eguzki lorea izan zen», azaldu digu Egibarrek, «eta horri edukiak gehitu genizkion: Euskal Herriko mapa lehenik, eta izarra azkenik, iraultza irudikatzeko. Sinbolo horiek mantenduko ditugu, baina modernizatuta».

Erronka, «nazio eraikuntza»
Hogei urte ospatzeko bi hazi berri ereingo dituzte Haziakoek; irudia da bat, eta zuhaitza bestea. Larunbatean haritz bat landatuko dute Erlaitz mendian. «Euskal Herriaren eraikuntzan hazi berri bat» izan nahi duela dio Iker Urtizberea Hazia elkarteko kultur batzordeko kideak.

«Nazio eraikuntza» da elkartearen erronketako bat, eta «etorkizunari ilusioarekin» begiratzen diote: «Udazkena bero dator. Greba orokorra deituta dago eta agian hauteskundeak izango dira EAEn. Presoak preso daude, eta une ekonomiko eta soziala larria da; gauzak gaizki daude, baina lan egiteko ilusioa dugu», argitu du Koro Egibarrek.

Egitarauko ekitaldi guztiak «denentzako irekiak» daudela esan dute, baina, duten izaeragatik, batzuk irekiagoak izango dira. Horietako bat igandeko lip- dub grabazioa izango da. Atzo bilera izan zuten prestatzeko, eta etzi arratsaldean egingo dituzte entseguak. Zer egingo duten ez dute kontatu, baina Haziarekin noizbehin elkarlanean aritu izan diren hainbat taldek parte hartuko dutela aurreratu dute: Moskuko Jai Batzordeak, okupazioaren aldeko mugimenduak, Bilgune Feministak, Stop Kaleratzeak-ek, TASek, Zero Zaborrek… Horiek eta beste askok hartuko dute parte eta, ondoren, grabazioa ahalik eta gehien zabaldu nahi dutela esan du Urtizbereak, «grabazioa ez delako gurea izango, herriarena baizik, parte hartu dutenena».

Ekitaldi horrek emango dio amaiera Hazia elkartearen 20. urteurreneko ekitaldiei, eta egun batzuetan atseden hartuko dute antolatzaileek. Baina ez luzerako, izan ere, irailetik hasita, hamaika ekitaldi antolatuko dituzte urte bukaera arte, horien artean, emakume talde baten erakusketa Moskuko jaietan, eta Jon Maiaren Gazta zati bat dokumentalaren proiekzioa, urriaren 12an, Amaia KZn.

Hazia Kultur Elkartearen 20. urteurrena
GAUR
19:30. Elkartearen egoitzan, bideo emanaldia, logo berriaren aukezpena, bertso eta kantu luntxa, eta urteurreneko txupinazoa.

BIHAR
20:00. Zabaltza plazan, preso eta iheslarien aldeko azken ostiraleko elkarretaratzea.

ETZI
09:00. Mendi martxa Erlaitzera, bertan haritz bat aldatuko dute.
12:30. Hamaiketakoa Hazian.
Arratsaldez. Lip-dubaren prestaketa saioa.

HILAK 29
11:30. Diana, txistulari eta trikitilariekin.
12:30. Txan magoaren ikuskizuna.
14:00. Herri bazkarirako deia, txalapartariekin. Ondoren, herri bazkaria Uranzu pilotalekuan.
15:30. Ekitaldia.
16:00. Bertso saioa: Alaia Martin, Xamoa, Jon Martin eta Beñat Gaztelumendi.
17:30. Lip-dub ekitaldiaren grabazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.