Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Datorren urtean gehiago

Bukatu dira aurtengo madalenak eta errenteriarren gogoan, datorren urteko jaiak daude jada. Hasi ziren bezala amaitu ziren atzo, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jotako Zentenarioa pasodoblearen erritmora. Jai biribilak izan dira, parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta eguraldi bikaina lagun izan dute gainera. Tartean, kexurako arrazoirik izan da, hala ere. Izan ere, Koldo Mitxelena plazako hainbat saltokitako horma eta erakusleihoak grafitiz beteta azaldu baitziren herenegun, bertako merkatariek salatu zutenez. Jaiek iraun duten bost egunetan hamaika ekitaldi izan dira Errenteria-Oreretako kaleetan, eta atzo ere hala izan zen. Eguerdian, Santio Eguneko klasikoa bihurtu den bertso saioa izan zen Foru plazan. Aitor Sarriegi eta Igor Elortza aritu ziren bertan, eta haiekin batera, Maider eta Ixiar trikitilariak. Buruhandi eta erraldoien konpartsak ere ez zuen kale egin, eta  Erdialdeko kaleetan barrena ibili zen goizean eta arratsaldean. Ehunka izan ziren Xanti eta Maialen erraldoien agurra ikustera Herriko Enparantzara joan ziren haur eta gurasoak. Txikienek, urtero moduan, udaletxeko eskailerak igo, hainbeste maite dituzten erraldoiei muxu eman, eta datorren urtera arte zuzenean agurtzeko aukera ere izan zuten atzoko. Aurretik gorputza ederki astindu zuten Zumardian antolatuta zegoen Irrien Lagunen emanaldiarekin. Saltoka eta dantzan galdutako indarrak berreskuratzeko, berriz, txokolate jatea izan zuten. Ezer botatzeko prest ez ziren,  eta sobratutakoarekin, papurren [...]

admin
Bidasoa
2012/07/26

Dantza Solteko txapelketako bikote batBukatu dira aurtengo madalenak eta errenteriarren gogoan, datorren urteko jaiak daude jada. Hasi ziren bezala amaitu ziren atzo, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jotako Zentenarioa pasodoblearen erritmora. Jai biribilak izan dira, parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta eguraldi bikaina lagun izan dute gainera.

Tartean, kexurako arrazoirik izan da, hala ere. Izan ere, Koldo Mitxelena plazako hainbat saltokitako horma eta erakusleihoak grafitiz beteta azaldu baitziren herenegun, bertako merkatariek salatu zutenez.

Jaiek iraun duten bost egunetan hamaika ekitaldi izan dira Errenteria-Oreretako kaleetan, eta atzo ere hala izan zen. Eguerdian, Santio Eguneko klasikoa bihurtu den bertso saioa izan zen Foru plazan. Aitor Sarriegi eta Igor Elortza aritu ziren bertan, eta haiekin batera, Maider eta Ixiar trikitilariak.

Buruhandi eta erraldoien konpartsak ere ez zuen kale egin, eta  Erdialdeko kaleetan barrena ibili zen goizean eta arratsaldean. Ehunka izan ziren Xanti eta Maialen erraldoien agurra ikustera Herriko Enparantzara joan ziren haur eta gurasoak. Txikienek, urtero moduan, udaletxeko eskailerak igo, hainbeste maite dituzten erraldoiei muxu eman, eta datorren urtera arte zuzenean agurtzeko aukera ere izan zuten atzoko.

Aurretik gorputza ederki astindu zuten Zumardian antolatuta zegoen Irrien Lagunen emanaldiarekin. Saltoka eta dantzan galdutako indarrak berreskuratzeko, berriz, txokolate jatea izan zuten.

Ezer botatzeko prest ez ziren,  eta sobratutakoarekin, papurren afaria egin zuten koadrilek Agirre Lehendakariaren plazan, eta jaiak ofizialki amaituta baziren ere, Euskal Gunean luzatu zuten festa, koadrilen arteko jolasak antolatuta baitzeuden bertan.

Dantza solteko txapelketa
Ereintza elkarteak antolatuta, Gipuzkoako 63. Dantza Sueltoko Txapelketa, eta Gazteen Mailakoa ere egin zuten herenegun arratsaldean Xabier Olaskoaga plazan. Aulki guztiak beteta, hamarnaka lagunek jarraitu zuten txapelketa zutik.

Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Besada pasaitarrak osatutako bikotea izan zen garailea. Bigarren postuan Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrak sailkatu ziren, eta hirugarrenean, Beñat Monfort amasarra eta Leire Kamio billabonatarra.

Gazte Mailako txapelketan, berriz, Azpeitiako Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxagak osatutako bikoteak irabazi zuen. Bigarren Jon Ander Iriondo eta Maider Arrieta izan ziren, eta hirugarren, Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal, laurak azpeitiarrak.

Herriraren danborrada
Parte hartze zabala izan zuen beste ekimena Oreretako Herrirak herenegun gauean antolatutako preso eta iheslarien aldeko danborrada izan zen. Lehen lerroan, senideak panelekin, eta ondoren euskal presoak euskal herriratzearen aldeko ikurra eta ikurrina.  Haur, gazte zein helduek egin zuten bat danborradarekin, eta txikienek ere, gogoz astindu zituzten barrilak bazter guztiak elkar

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.