‘Zentenarioa’-rekin, agur jaiei
Emakumeen Eguna izan zen atzokoa. Baita preso eta iheslariena ere. Azken horren barruan Oreretako Herrira plataformak egitarau zabala antolatu zuen elkartasuna, aldarrikapena eta jaia uztartuta. Kartelada berezia zegoen deituta ordubatean, eta Errenteria-Oreretako hainbat elkartetako ikurrek kolore berezia eman zioten. Udaletxe aurretik abiatuta, herriko kaleetan barrena ibili ziren. Aurretik, baina, irudi polita utzi zuten herriko preso eta iheslarien senideek Xanti eta Maialen erraldoiekin batera. Herri bazkaria egin zuten ondoren, Herrira Gunean. Entsalada, kroketak eta txuletaren bueltan, 150 lagun inguru bildu ziren. Musika emanaldia izan zuten bazkalostean. Eguraldiak ere ez zuen kale egin, eta eguzkiak gogotik berotu zituen mahaian eserita zeudenen buruak. Jaietan ohikoak diren txanoak eta eguzkitakoak ez ziren falta izan. V. Haurren Krosa Txikienek ere izan zuten atzokoan zertaz gozatu. Irrien Lagunen guneaz, eta Xanti eta Maialen erraldoien eta buruhandien konpartsaz gain, atzo eguerdian, V. Haurren Krosa egin zuten Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, EAJk antolatua. Guztira, 83 haurrek hartu zuten parte, joan den urtean baino hogei haur eta gazte gehiagok, antolatzaileen arabera. Antolatzaileek jakinarazi zutenez, Benjamin Mailan 60 haurrek eman zuten izena, Alebin Mailan hogeik, eta Gazte Mailan, berriz, hiruk. Ez zuten lan makala izan, lasterketa hasteko unean, 31 gradu markatzen baitzituen-eta termometroak. Arratsaldean, berriz, plan lasaiagoa egiteko aukera izan [...]
Emakumeen Eguna izan zen atzokoa. Baita preso eta iheslariena ere. Azken horren barruan Oreretako Herrira plataformak egitarau zabala antolatu zuen elkartasuna, aldarrikapena eta jaia uztartuta. Kartelada berezia zegoen deituta ordubatean, eta Errenteria-Oreretako hainbat elkartetako ikurrek kolore berezia eman zioten. Udaletxe aurretik abiatuta, herriko kaleetan barrena ibili ziren. Aurretik, baina, irudi polita utzi zuten herriko preso eta iheslarien senideek Xanti eta Maialen erraldoiekin batera.
Herri bazkaria egin zuten ondoren, Herrira Gunean. Entsalada, kroketak eta txuletaren bueltan, 150 lagun inguru bildu ziren. Musika emanaldia izan zuten bazkalostean. Eguraldiak ere ez zuen kale egin, eta eguzkiak gogotik berotu zituen mahaian eserita zeudenen buruak. Jaietan ohikoak diren txanoak eta eguzkitakoak ez ziren falta izan.
V. Haurren Krosa
Txikienek ere izan zuten atzokoan zertaz gozatu. Irrien Lagunen guneaz, eta Xanti eta Maialen erraldoien eta buruhandien konpartsaz gain, atzo eguerdian, V. Haurren Krosa egin zuten Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, EAJk antolatua. Guztira, 83 haurrek hartu zuten parte, joan den urtean baino hogei haur eta gazte gehiagok, antolatzaileen arabera.
Antolatzaileek jakinarazi zutenez, Benjamin Mailan 60 haurrek eman zuten izena, Alebin Mailan hogeik, eta Gazte Mailan, berriz, hiruk. Ez zuten lan makala izan, lasterketa hasteko unean, 31 gradu markatzen baitzituen-eta termometroak.
Arratsaldean, berriz, plan lasaiagoa egiteko aukera izan zuten txikienek Koldo Mitxelena plazan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldiarekin.
Azken eguna
Gaur bukatuko dira jaiak. Aurretik, baina, egun osoa dute oraindik errenteriarrek gozatzen jarraitzeko. 00:00etan irtengo da zezensuzkoa, eta ondoren, Errenteriako Musika Elkartearen Bandak Zentenarioa pasodoblea joko du jaiei hurrengo urtera arte agur esateko. Lasai, 2013an itzuliko direla festak.