Jean Marie Ecayren eskutik bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia
Jean Marie Ecay musikariak babestuta, Guitaralde jaialdi berriaren estreinaldia izango da bihar Abbadia gazteluko behatokiaren aitzinean, 21:00etan. Ecayk berak eta Jean Felix Lalannek eskainiko dute lehen kontzertua. Hori eta gero, beste hainbat musikari ariko dira Mendi Zolan kulturgunean, Tenis Clubean, edota Abaddian bertan. Kontzertu bakoitzaren prezioa 12 eurokoa da. Turismo Bulegoan erosi behar dira, edota hendaye-tourisme.fr webgunean. Gainera, Hiri-barneko eta Mimosa etorbideko merkatariek bat egin dute jaialdiarekin, eta gauero festibalariak gomitatuko dituzte gitarra-aperitifetara. Azkenik, Soko ostatuak jam sesioak antolatuko ditu. Guitaralde jaialdiko kontzertuak Hikak 26, osteguna. 21:00etan, Jean Marie Ecay eta Jean Felix Lalanne (gitarra bikotea), Abbadian. Hilak 27, ostirala. 20:30ean, Carlos Piñana (flamenkoa), Mendi Zolanen. 22:00etan, Amar Sundy (blues), Tennis Clubean. Hilak 28, larunbata. 20:30ean, Alfredo Panebianco Cuban Trio (Karibeko musika), Mendi Zolanen.
Jean Marie Ecay musikariak babestuta, Guitaralde jaialdi berriaren estreinaldia izango da bihar Abbadia gazteluko behatokiaren aitzinean, 21:00etan. Ecayk berak eta Jean Felix Lalannek eskainiko dute lehen kontzertua. Hori eta gero, beste hainbat musikari ariko dira Mendi Zolan kulturgunean, Tenis Clubean, edota Abaddian bertan. Kontzertu bakoitzaren prezioa 12 eurokoa da. Turismo Bulegoan erosi behar dira, edota hendaye-tourisme.fr webgunean.
Gainera, Hiri-barneko eta Mimosa etorbideko merkatariek bat egin dute jaialdiarekin, eta gauero festibalariak gomitatuko dituzte gitarra-aperitifetara. Azkenik, Soko ostatuak jam sesioak antolatuko ditu.
Guitaralde jaialdiko kontzertuak
- Hikak 26, osteguna. 21:00etan, Jean Marie Ecay eta Jean Felix Lalanne (gitarra bikotea), Abbadian.
- Hilak 27, ostirala. 20:30ean, Carlos Piñana (flamenkoa), Mendi Zolanen. 22:00etan, Amar Sundy (blues), Tennis Clubean.
- Hilak 28, larunbata. 20:30ean, Alfredo Panebianco Cuban Trio (Karibeko musika), Mendi Zolanen.