Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa egingo dute irailean
Ttur-ttur eta herriko hainbat kirolari ari dira antolatzen; irailaren 22an izango da, arratsaldez Euskararen Erakundeen Kontseiluak lehengo astean jakinarazi zuen, irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketak egingo dituztela: «Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da». Oiartzunen ere, lasterketa antolatzea erabaki dute. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko hainbat korrikalari elkarlanean ari dira hori antolatzeko: «Ekimen osasungarri honen bidez, euskaraz bizitzeko nahia agertu nahi dugu». Ttur-tturretik nabarmendu dutenez, lasterketaren helburua ez da lehiatzea izango, familia giroan edota lagunartean parte hartzea baizik: «Kirola eginez ongi pasatzea da helburua; euskaraz, noski». Haurren lasterketak eta helduena izango dira. Haurrenak, hiru: 6-8, 8-10 eta 10-12 adin tartekoentzat. Eta helduenean, 12 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Azken lasterketa horretakoek, banaka edo 4-6 pertsonako taldeetan egin ahal izango dute korri. Gainera, oparien zozketak, haur jolasak eta txokolate jatea ere izango direla iragarri dute. Izena emateko Lehia ez izan arren, parte hartzeko izena eman behar da. Haurrek ez dute ezer ordaindu behar parte hartzeko, bai ordea, Euskaraz Bizi Nahi Dut kamiseta eskuratzeko (5 euro). Helduek, berriz, 5 euro ordainduko dute izen-ematea, eta 10 euro, kamisetarekin parte hartu nahi izanez gero. Ttur-tturrek zehaztu du irailaren hasieran [...]
Ttur-ttur eta herriko hainbat kirolari ari dira antolatzen; irailaren 22an izango da, arratsaldez
Euskararen Erakundeen Kontseiluak lehengo astean jakinarazi zuen, irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketak egingo dituztela: «Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da». Oiartzunen ere, lasterketa antolatzea erabaki dute. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko hainbat korrikalari elkarlanean ari dira hori antolatzeko: «Ekimen osasungarri honen bidez, euskaraz bizitzeko nahia agertu nahi dugu».
Ttur-tturretik nabarmendu dutenez, lasterketaren helburua ez da lehiatzea izango, familia giroan edota lagunartean parte hartzea baizik: «Kirola eginez ongi pasatzea da helburua; euskaraz, noski».
Haurren lasterketak eta helduena izango dira. Haurrenak, hiru: 6-8, 8-10 eta 10-12 adin tartekoentzat. Eta helduenean, 12 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Azken lasterketa horretakoek, banaka edo 4-6 pertsonako taldeetan egin ahal izango dute korri.
Gainera, oparien zozketak, haur jolasak eta txokolate jatea ere izango direla iragarri dute.
Izena emateko
Lehia ez izan arren, parte hartzeko izena eman behar da. Haurrek ez dute ezer ordaindu behar parte hartzeko, bai ordea, Euskaraz Bizi Nahi Dut kamiseta eskuratzeko (5 euro). Helduek, berriz, 5 euro ordainduko dute izen-ematea, eta 10 euro, kamisetarekin parte hartu nahi izanez gero.
Ttur-tturrek zehaztu du irailaren hasieran emango dituela ekimenaren xehetasun gehiago: «Momentuz oiartzuarrek beren agendan egun hori, irailaren 22a, larunbat arratsaldea, nabarmendu dezatela nahi dugu».