Euskadiko Energia Erakundearen karabanak hirian bukatuko du bidea
Euskadiko Energia Erakundearen karabanak Hondarribian bukatuko azken hilabetean Bizkaitik eta Gipuzkoatik egin duen ibilbidea. Hondarribira gaur iritsiko da, eta etzira arte izango da hirian. Ekimen horren helburua da herritarrak kontsumo arduratsuaren...
Euskadiko Energia Erakundearen karabanak Hondarribian bukatuko azken hilabetean Bizkaitik eta Gipuzkoatik egin duen ibilbidea. Hondarribira gaur iritsiko da, eta etzira arte izango da hirian. Ekimen horren helburua da herritarrak kontsumo arduratsuaren alde sentsibilizatzea, bai etxean, bai gune publikoetan ere.
Denentzako jarduerak
Karabanak biltzen dituen jarduerak, haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta daude. Txikienek auto eta moto elektrikoak gidatuko dituzte eta Ametsen hodeia izeneko artelana osatzeko aukera izango dute.
Gazteek bizikletaz ibilbide gidatuak egiteko aukera izango dute, hirian energia berriztagarriak ekoizten dituzten eraikinak bisitatzeko. Gainera, erabilera energetiko iraunkorraren ereduak edota energia sortzen duten baliabide naturalak ezagutuko dituzte.
Helduek, berriz, karabanaren terrazan, energiaren kontsumoari dagokionez norberak duen jarrera neurtu eta kontrastatu ahal izango dute. Gainera, auto elektrikoen erakusketan informazioa eskura daiteke.
Udalak 2020 urterako CO2 isuriak %20an murrizteko konpromisoa hartu zuen bere garaian sinatu zuen hitzarmenean, eta horretarako hiritarren lankidetza ezinbestekotzat jo dute.