Atez atekoa ez jartzeko 1.900 sinadura jaso ditu Lezo Garbiak
Jasotako sinadurak alkateari bidaliko dizkiotela jakinarazi dute; agiria sinatu ez dutenak animatu dituzte Lezo Garbia plataformak jakinarazi duenez, 1.900 sinadura bildu ditu lezoarren artean hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistemaren kontra. T...
Jasotako sinadurak alkateari bidaliko dizkiotela jakinarazi dute; agiria sinatu ez dutenak animatu dituzte
Lezo Garbia plataformak jakinarazi duenez, 1.900 sinadura bildu ditu lezoarren artean hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistemaren kontra.
Taldeak esan duenez, ekainaren erdialdean hasi ziren lanean, eta orduan birziklatzearen aldeko eta atez atekoaren «inposaketaren» kontrako agiria kaleratu zuten.
Agiri horretan, sinatzaileek birziklatzearen alde egiten dutela berresten dute, eta atez ateko sistemaren kontra daudela.
Jasotako sinadurak alkateari bidaliko dizkiotela jakinarazi dute. «Hala eta guztiz ere, alkateak atez atekoa inposatzea erabakitzen badu, aldez aurretik herri kontsulta bat egitea eskatzen diogu, herritarrei, argi eta garbi, sistema horren alde edo kontra dauden galdetuz», gaineratu du Lezo Garbiak.
Agiria sinatu ez dutenak animatu dituzte Lezo Garbiakoek. Sinatzeko orriak ohiko tokietan daudela esan dute, eta eskerrak eman dizkiete lagundu dieten herritarrei.
1.900 sinadura horiek Lezoko hautes erroldaren %38,2 direla esan dute taldeko kideek.