Topoko lanetan erantzukizunak eskatu ditu Herrera Herrirak
Salatu dute hondakinen mendixka ez dutela kendu, eta geltokirako sarbiderik ez dutela aurreikusi Herrerako topoko geltokiaren lanen harira kezka agertu du Herrera Herrira herri batzordeak. Hori adierazteko ekimena egin zuten ekainaren 30ean, baina gaia...
Salatu dute hondakinen mendixka ez dutela kendu, eta geltokirako sarbiderik ez dutela aurreikusi
Herrerako topoko geltokiaren lanen harira kezka agertu du Herrera Herrira herri batzordeak. Hori adierazteko ekimena egin zuten ekainaren 30ean, baina gaia horretan ez dutela utziko zehaztu dute. Izan ere, bi gai nagusi dituzte aldarrikatzeko geltokiaren gaiarekin: batetik, obrengatik sortu den harri eta hondar mendixka —Urartemendi izena jarri diote, ironikoki, batzordekoek— ken dezatela nahi dute, eta erakundeei erantzukizunak eskatu dizkiete horregatik. Bestetik, Trintxerpetik geltoki berri horretara joateko sarbidea galdegin dute.