Tindufeko haurrei harrera egin diete udaletxean
Joan den ostiral goizean udaletxean harrera egin zieten uda Irunen igarotzen ari diren Saharako hamabi haurrei. Udal gobernuko eta oposizioko taldeetako ordezkariek oroigarriak trukatu zituzten haurrekin. Arratsaldean ume bakoitzak zuhaitz bati bere iz...
Joan den ostiral goizean udaletxean harrera egin zieten uda Irunen igarotzen ari diren Saharako hamabi haurrei. Udal gobernuko eta oposizioko taldeetako ordezkariek oroigarriak trukatu zituzten haurrekin. Arratsaldean ume bakoitzak zuhaitz bati bere izena jarri zion, hiriko jaioberrien arbolak dauden gunean. Hamabigarren aldia da Tindufeko haurrek Irunen uda igarotzen dutela, udalak eta Tadamum elkarteak partekatzen duten Oporrak Bakean programaren barruan.