Funts publikoak “bidegabe” erabiltzea egotzita, 11 urteko zigorra Bravorentzat
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari, besteak beste, funts publikoak “bidegabe” erabiltzea eta “dirua zuritzea” leporatuta. Bravoren emazte Rosa Cobosi hiru urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri dio. Irungo bulegoko zuzendariaren bazkide ohi Pedro Maria Atristain, berriz, absolbitu egin dute. Udaberrian egin zieten epaiketa. Jose Maria Bravok 1,9 milioi euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Horrez gain, datozen hamasei urteetan ezingo du kargu edo lan publikotan aritu, eta Ogasunarekin lotutako lanetan aritzeko debekua 27 urtekoa da. Bere emazteari ere bi milioi euroko isuna ipini diote. Horrez gain, 1,6na milioi kenduko dizkiete biei, euren ondasunetatik. Epaiaren arabera, 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako zortzi milioi euroko iruzurraren erantzule nagusia da Bravo. Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei diru kopuru bat eskatzen zien hark, zor hori ordaintzeko gai ez zirela argudiatzeko. Hori egitearen truke, 1,9 milioi euro eskuratu zituen Bravok. Akusazioak epaiketan esan zuenez, diru hori hainbat enpresaren bitartez zuritu zuen, eta horretarako Cobosen laguntza izan zuen. Fiskalak Bravoren aurka 24 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta, aldundiak eta Batzar Nagusiek osatutako akusazio partikularrak, berriz, 27koa. Bi aldeek sei eta zazpi urte arteko espetxealdia [...]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari, besteak beste, funts publikoak “bidegabe” erabiltzea eta “dirua zuritzea” leporatuta. Bravoren emazte Rosa Cobosi hiru urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri dio. Irungo bulegoko zuzendariaren bazkide ohi Pedro Maria Atristain, berriz, absolbitu egin dute. Udaberrian egin zieten epaiketa.
Jose Maria Bravok 1,9 milioi euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Horrez gain, datozen hamasei urteetan ezingo du kargu edo lan publikotan aritu, eta Ogasunarekin lotutako lanetan aritzeko debekua 27 urtekoa da. Bere emazteari ere bi milioi euroko isuna ipini diote. Horrez gain, 1,6na milioi kenduko dizkiete biei, euren ondasunetatik.
Epaiaren arabera, 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako zortzi milioi euroko iruzurraren erantzule nagusia da Bravo. Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei diru kopuru bat eskatzen zien hark, zor hori ordaintzeko gai ez zirela argudiatzeko. Hori egitearen truke, 1,9 milioi euro eskuratu zituen Bravok. Akusazioak epaiketan esan zuenez, diru hori hainbat enpresaren bitartez zuritu zuen, eta horretarako Cobosen laguntza izan zuen.
Fiskalak Bravoren aurka 24 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta, aldundiak eta Batzar Nagusiek osatutako akusazio partikularrak, berriz, 27koa. Bi aldeek sei eta zazpi urte arteko espetxealdia eskatu zuten Bravoren emazte Cobosentzat.
Txarola, gustura epaiarekin
Bravo eta Cobosen aurkako epaia ezagutu eta gero, Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako presidenteak onartu zuen begi onez ikusi duela Irungo Ogasuneko bulegoaren zuzendari ohiaren kontrako prozesua. Bere hitzetan, epaiketa eta epaia “eredugarriak” izan dira. Prozesuak “Irungo Ogasunean bere garaian pasatutakoa ezagutzeko”, eta “herritarrekin justizia egiteko” balio izan duela gehitu zuen Txarolak.