Euskaraz bizi nahi dut lasterketa antolaten ari dira
Euskararen Erakundeen Kontseiluak lehengo astean jakinarazi zuen, irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak egingo dituztela. Oiartzunen ere, lasterketa antolatzea erabaki dute. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bil...
Euskararen Erakundeen Kontseiluak lehengo astean jakinarazi zuen, irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak egingo dituztela. Oiartzunen ere, lasterketa antolatzea erabaki dute. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko hainbat korrikalari elkarlanean ari dira hori antolatzeko.
Irailaren 22ko arratsaldean izango da. Ttur-tturretik nabarmendu dutenez, lasterketaren helburua ez da lehiatzea izango, familia giroan edota lagunartean parte hartzeko modukoa izango da.