‘Checkpoint Rock’ film dokumentala emango dute gaur ETB1 katean
ETB1ek Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina filma emango du gaur, 22:20ean. Zinema aretoetan 2009. urtean estreinatu zen, eta nazioarteko hainbat jaialditara iritsi zen —aurrenekoz Donostiako Giz...
ETB1ek Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina filma emango du gaur, 22:20ean. Zinema aretoetan 2009. urtean estreinatu zen, eta nazioarteko hainbat jaialditara iritsi zen —aurrenekoz Donostiako Giza Eskubideen Zinema jaialdian ikusi ahal izan zen—.
Muguruza pozik agertu da bere dokumentala euskal telebista publikoan ikusteko aukera izango delako. “Estreinalditik 3 urtera baina, azkenean, ETB1ean”, adierazi du bere Facebook orrian.