‘Cendrillon au Far West’, bihartik ostiralera Varietes aretoan
Varietes zine aretoak Cendrillon au Far West filma proiektatuko du aste honetako asteazken, ostegunean eta ostiralean. Emanaldia bi modutara izanen da: ohiko formatuan (asteazken eta ostiralean, 15:00etan), eta 3Dn (hiru egunetan, 17:00etan). Sarrerak bost euroko salneurria du. Far Westeko istorio bat Orain dela aspaldi, Ameriketako Far west eskualdean… Gure Errauskine koska tzarra da eta bihotz onekoa, baina bakarrik gelditzen da amaginarrebari aurre egiterakoan. Errusiako printzearen etorrerak aldatuko ditu gauzak izan ere bere ama Dukesa handiaren bitxiek, basamortuan lehorreratu Barbazul itsusia eta haren piraten tropa erakarriko dituzte. Cendrillon Far West filmak pertsonai femeninoak ohoratzen ditu, mari mutiko den printzesatik ama gaizto itsuraino, eromen puntua duen dukesa tarteko. Paskal Herold film-egileak azpimarratu izan duenez: “Gizonek gauzak zuzentzen dituztela uste dute baina egiazki, emazteak dira nagusiak. Ikuspuntu horretatik, gure filma biziki garaikidea da”. Bi animazio teknika Cendrillon au Far west filma egiteko, animazio bi teknika ezberdin erabili dira. Alde batetik, Avatar-ekin edota Tintin-en abenturekin hedatu den atzemate marka izeneko teknika erabili dute, egiazko aktoreen mugimenduak grabatuz pertsonaien mugimendu errealistagoak lortzeko. Bigarren teknikaz, egileak azaldu du “eskuz marraztu ohizko animazioa erabili dugu, eskuen zein aurpegien egiteko, horrela, errealismo gutxiagoko eta egungo joeretarik kanpoko emaitza lortu dugu. Mota anitzetako teknika hori asko gustatu zait”.
Varietes zine aretoak Cendrillon au Far West filma proiektatuko du aste honetako asteazken, ostegunean eta ostiralean. Emanaldia bi modutara izanen da: ohiko formatuan (asteazken eta ostiralean, 15:00etan), eta 3Dn (hiru egunetan, 17:00etan). Sarrerak bost euroko salneurria du.
Far Westeko istorio bat
Orain dela aspaldi, Ameriketako Far west eskualdean… Gure Errauskine koska tzarra da eta bihotz onekoa, baina bakarrik gelditzen da amaginarrebari aurre egiterakoan. Errusiako printzearen etorrerak aldatuko ditu gauzak izan ere bere ama Dukesa handiaren bitxiek, basamortuan lehorreratu Barbazul itsusia eta haren piraten tropa erakarriko dituzte.
Cendrillon Far West filmak pertsonai femeninoak ohoratzen ditu, mari mutiko den printzesatik ama gaizto itsuraino, eromen puntua duen dukesa tarteko. Paskal Herold film-egileak azpimarratu izan duenez: “Gizonek gauzak zuzentzen dituztela uste dute baina egiazki, emazteak dira nagusiak. Ikuspuntu horretatik, gure filma biziki garaikidea da”.
Bi animazio teknika
Cendrillon au Far west filma egiteko, animazio bi teknika ezberdin erabili dira. Alde batetik, Avatar-ekin edota Tintin-en abenturekin hedatu den atzemate marka izeneko teknika erabili dute, egiazko aktoreen mugimenduak grabatuz pertsonaien mugimendu errealistagoak lortzeko. Bigarren teknikaz, egileak azaldu du “eskuz marraztu ohizko animazioa erabili dugu, eskuen zein aurpegien egiteko, horrela, errealismo gutxiagoko eta egungo joeretarik kanpoko emaitza lortu dugu. Mota anitzetako teknika hori asko gustatu zait”.