Andoni Ugaldek eta Ander Imazek jantzi dute txapela
XVIII. Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiko finala irabazi dute Errenteria-Oreretan XVIII. Jose Antonio Zuloaga oroitaldiko finalak herenegun jokatu zituzten Errenteria-Oreretako Fanderiako pilotalekuan. Bertan, gazteetan, Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Ander Imazek, txapela jantzi zuten. Finala polita izan zen bertan izan zirenen arabera, eta azkenean, oiartzuarrek 22-15 irabazi zioten Labaka-Iruretagoiena bikoteari. Andoni Ugaldek, gainera, pilotari onenaren saria jaso zuen. Oiartzungo II. Eskupilota Saria Ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera, Madalensoron, Oiartzungo II. Eskupilota Sariko partidak jokatuko dituzte. Egun bakoitzean, gazteen eta 22 urtez azpikoen finalerdi bana jokatuko dituzte herriko pilotariek. Finalak, berriz, Xanisteban Egunean jokatuko dituzte (abuztuaren 3an), herriko jaien barruan. Iaz antolatu zuten txapelketa lehen aldiz, eta izan zuen erantzun ona ikusita, aurten ere antolatzea erabaki zuen Oiarpek.
XVIII. Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiko finala irabazi dute Errenteria-Oreretan
XVIII. Jose Antonio Zuloaga oroitaldiko finalak herenegun jokatu zituzten Errenteria-Oreretako Fanderiako pilotalekuan. Bertan, gazteetan, Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Ander Imazek, txapela jantzi zuten.
Finala polita izan zen bertan izan zirenen arabera, eta azkenean, oiartzuarrek 22-15 irabazi zioten Labaka-Iruretagoiena bikoteari. Andoni Ugaldek, gainera, pilotari onenaren saria jaso zuen.
Oiartzungo II. Eskupilota Saria
Ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera, Madalensoron, Oiartzungo II. Eskupilota Sariko partidak jokatuko dituzte. Egun bakoitzean, gazteen eta 22 urtez azpikoen finalerdi bana jokatuko dituzte herriko pilotariek.
Finalak, berriz, Xanisteban Egunean jokatuko dituzte (abuztuaren 3an), herriko jaien barruan. Iaz antolatu zuten txapelketa lehen aldiz, eta izan zuen erantzun ona ikusita, aurten ere antolatzea erabaki zuen Oiarpek.


