Abuztuaren 18an Perseidak behatzera abiatuko dira Lapurriturritik
Larunbatean izarren urteko lehen behaketa egin zuten Aiako Harrian, Irungo Udaleko Ingurumen arloak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Ekitaldia arrakastatsua izan zen, eta abuztuan berriro elkartuko direla adierazi du Miguel Angel ...
Larunbatean izarren urteko lehen behaketa egin zuten Aiako Harrian, Irungo Udaleko Ingurumen arloak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Ekitaldia arrakastatsua izan zen, eta abuztuan berriro elkartuko direla adierazi du Miguel Angel Paez Ingurumen ordezkariak: “Publikoaren aldetik erantzun oso ona izaten ari da ekimena, eta, horregatik, abuztuaren 18an berriz ere egitea erabaki dugu. Perseidak ikusteko aukera izango da orduan”.

