Trintxerpe-Illunberen bigarrena jarraian
KAE2 Ligako hirugarren bandera —bigarrena jarraian— irabazi du gaur eguerdian Trintxerpe-Illunbek Pasaiako badian, Hibaikaren VI. Ikurrinan. Lehen posturako borrokan sasoi guztian zehar bidelagun Orio B ia 11 segundo atzean utzi dute urdinek, hortaz, azken estropadetako alderik nabarmenena lortu dute David Iglesiasek entrenatutakoek. Bi ondorio utzi ditu gaurko garaipenak: lehena, sailkapen nagusian nabarmenago dela lider Trintxerpe, eta bigarrena, moralari dagokionez are indartsuago daudela pasaitarrak. Lehen ziabogatik nagusitasun osoa erakutsi dute Azkuene ontzikoek. Aurreko asteburuan Donostian irabazi zuten urdinek. Hirugarrena Donostiarra B izan da, eta laugarrena, San Pedro B. Estropada oso ona egin dute moreek. Hamahirugarren eta azken denbora egin du Hibaikak, estropadaren antolatzaileak. Ondoko zerrendan, sailkapen osoa. 1. Trintxerpe-Illunbe 20:13 2. Orio B 20:24 3. Donostiarra B 20:46 4. San Pedro B 20:56 5. Getxo 20:57 6. Arkote 20:58 7. Castro B 21:04 8. Raspas 21:10 9. Mundaka 21:23 10. Colindres 21:38 11. Luanco 21:59 12. Santander 22:12 13. Hibaika 22:31
Hirugarrena Donostiarra B izan da, eta laugarrena, San Pedro B. Estropada oso ona egin dute moreek. Hamahirugarren eta azken denbora egin du Hibaikak, estropadaren antolatzaileak. Ondoko zerrendan, sailkapen osoa.
1. Trintxerpe-Illunbe 20:13
2. Orio B 20:24
3. Donostiarra B 20:46
4. San Pedro B 20:56
5. Getxo 20:57
6. Arkote 20:58
7. Castro B 21:04
8. Raspas 21:10
9. Mundaka 21:23
10. Colindres 21:38
11. Luanco 21:59
12. Santander 22:12
13. Hibaika 22:31


