
Herenegun zabaldu zuten Ficoban Arteando, arte garaikidearen feria. 50 erakusketarien artean, Irungo Udalaren stand-a dago, eta aurten, artista gazteen aldeko hautua egin dute udaleko ordezkariek, eta gaur bertan aurkeztu dute postua gazteek, eta udaleko kideek. Belen Sierra Kultura zinegotziak azaldu duenez, sortzaileei askatasuna eman diete azokan hiriaren irudia zein izango den erabakitzeko orduan, eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana nabarmendu du: “Horrela, gazteek, egiten dutenaren berri emateko aukera gehiago izango dituzte, eta aldi berean, hiria kultur sorkuntzan ezagutarazteko bidea izango da gazteek jorratuko dutena”. Hilaren 23ra arte izango da zabalik Ficobako feria.

San Miguel Ligaren barruko zortzigarren estropada eta Euskotreneko laugarrena jokoan izango dute bihar (igandea), 12:00etatik aurrera, Pasaiako badian. Gizonen kasuan Pasaiako Portu Agintaritzaren II. Bandera izango dute jokoan ligako hamabi traineruek; emakumeak Euskotren Banderaren bila joango dira. Berezitasun bat dute, ordea, biharko bi lehiek: luzeak ohikoak baino motzagoak izango direla, hortaz, normala baino ziaboga gehiago eman beharko dituzte ontziek. Pasaiako badiaren barruan, portuaren eremuan, izango dira lehiak. Lemazainen lana, beraz, erabakigarria izango da. Izan ere, gizonek sei luze eta bost ziaboga egingo dituzte, eta emakumeek hiru luze eta bi ziaboga. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuko du biharko estropada. Horregatik, bi banderen aurkezpenean, bertan izan zirenek esan zuten sasoiko estropada “berezi eta politenetakoa” izango dela biharkoa, bai eremuagatik, baita Pasaiak duen arraun tradizioagatik: aukera dago San Juan eta San Pedro txanda berberean ateratzeko, garai bateko norgehiagoka historikoetan bezala. Hondarribia da bandera irabazteko faboritoetakoa, Kaiku eta Urdaibairekin batera. Biharko txandak, gaurko Ribamontan al Mar Banderaren (18:00etatik aurrera, Pedreñan) emaitzen arabera antolatuko dituzte. Ikuskizuna ziurtatuta dago.

Atzoko udalbatzarrean onartutakoaren gaineko iritzia eman du Pasaiako PSE-EEk. Sozialisten arabera, udalaren eta San Markoren arteko hitzarmena “aldez aurretik hitzartutako erabakia” izan da, eta zentzu horretan, bereziki kritikatu dute Ezk...

Derio izan da errezeta elektronikoa erabil daitekeen lehen herria, baina irailetik aurrera beste zenbait herritan ere erabili ahal izango da, eta Hondarribia da horietako bat. Horrenbestez, hemendik hilabete pasatxora farmazietan e-rezeta edo errezeta ...

KAE2 Ligako hirugarren bandera —bigarrena jarraian— irabazi du gaur eguerdian Trintxerpe-Illunbek Pasaiako badian, Hibaikaren VI. Ikurrinan. Lehen posturako borrokan sasoi guztian zehar bidelagun Orio B ia 11 segundo atzean utzi dute urdinek, hortaz, azken estropadetako alderik nabarmenena lortu dute David Iglesiasek entrenatutakoek. Bi ondorio utzi ditu gaurko garaipenak: lehena, sailkapen nagusian nabarmenago dela lider Trintxerpe, eta bigarrena, moralari dagokionez are indartsuago daudela pasaitarrak. Lehen ziabogatik nagusitasun osoa erakutsi dute Azkuene ontzikoek. Aurreko asteburuan Donostian irabazi zuten urdinek. Hirugarrena Donostiarra B izan da, eta laugarrena, San Pedro B. Estropada oso ona egin dute moreek. Hamahirugarren eta azken denbora egin du Hibaikak, estropadaren antolatzaileak. Ondoko zerrendan, sailkapen osoa. 1. Trintxerpe-Illunbe 20:13 2. Orio B 20:24 3. Donostiarra B 20:46 4. San Pedro B 20:56 5. Getxo 20:57 6. Arkote 20:58 7. Castro B 21:04 8. Raspas 21:10 9. Mundaka 21:23 10. Colindres 21:38 11. Luanco 21:59 12. Santander 22:12 13. Hibaika 22:31

Udalbatzarra egin zuten atzo goizean Pasaiako udaleko zinegotziek. Gai bakarra zuten aztertzeko: hondakinen gaikako bilketa sustatzeko estrategia bultzatzeko San Marko Mankomunitatearen eta Pasaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko adost...

KAE2 Ligako estropada jokatuko dute gaur, 12:00etatik aurrera, KAE2 Ligako 13 traineruek. Hibaika Arraun Elkarteak antolatu du Hibaikaren VI. Ikurrina, Pasaiako badian. Bertan, etxeko taldeaz gain, Oarsoaldeko Trintxerpe-Illunbe eta San Pedro B izango ...

Bihar, igandea, 12:00etatik aurrera, Kalean Kantuz ekimenaren saio berri bat egingo dute Hondarribian. Azeri elkartearen parean bilduko dira euskal kantuez gozatu nahi dutenak. Udaleko Euskara Zerbitzuak deia egin die herritarrei bertan parte hartzeko,...