Irungo sortzaile gazteak, Arteandon
Herenegun zabaldu zuten Ficoban Arteando, arte garaikidearen feria. 50 erakusketarien artean, Irungo Udalaren stand-a dago, eta aurten, artista gazteen aldeko hautua egin dute udaleko ordezkariek, eta gaur bertan aurkeztu dute postua gazteek, eta udaleko kideek. Belen Sierra Kultura zinegotziak azaldu duenez, sortzaileei askatasuna eman diete azokan hiriaren irudia zein izango den erabakitzeko orduan, eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana nabarmendu du: “Horrela, gazteek, egiten dutenaren berri emateko aukera gehiago izango dituzte, eta aldi berean, hiria kultur sorkuntzan ezagutarazteko bidea izango da gazteek jorratuko dutena”. Hilaren 23ra arte izango da zabalik Ficobako feria.


