Errezeta elektronikoa laster Hondarribian
Derio izan da errezeta elektronikoa erabil daitekeen lehen herria, baina irailetik aurrera beste zenbait herritan ere erabili ahal izango da, eta Hondarribia da horietako bat. Horrenbestez, hemendik hilabete pasatxora farmazietan e-rezeta edo errezeta ...
Derio izan da errezeta elektronikoa erabil daitekeen lehen herria, baina irailetik aurrera beste zenbait herritan ere erabili ahal izango da, eta Hondarribia da horietako bat. Horrenbestez, hemendik hilabete pasatxora farmazietan e-rezeta edo errezeta elektronikoa erabiltzeko aukera izango da.
Aurretik, Gasteizeko Abetxuko auzoan jarriko dute, eta irailetik aurrera Hondarribiarekin batera, Rivabellosan (Araba), Oñatin (Gipuzkoa), Lekeition, Elorrion (Bizkaia) eta Bastidan (Araba).