Zintzilik Irratian irratsaio berezia egingo dute etzi
Etzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz, berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo ditu...
Etzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz, berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo dituzte, eta txupinazoa ere zuzenean emango dute. Zintzilik FM 100ean entzun daiteke, baita Interneten ere.

