Saskibaloi taldeko presidenteak dimisioa eman du
Txingudi Saskibaloi Elkarteak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Jose Maria Izagirre Alonsok, Hondarribia-Irun saskibaloi taldeko presidenteak, dimisioa eman duela eta hala jakinarazi diola Eusko Jaurlaritzari. Taldeko zuzendaritzako gainontzeko ki...
Txingudi Saskibaloi Elkarteak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Jose Maria Izagirre Alonsok, Hondarribia-Irun saskibaloi taldeko presidenteak, dimisioa eman duela eta hala jakinarazi diola Eusko Jaurlaritzari. Taldeko zuzendaritzako gainontzeko kideek Hondarribiko taldean jarraituko dute 2012-2013 denboraldian.
Lehen Mailan
Denboraldi gogorra izan zen Hondarribia-Irunentzat aurrekoa, baina taldeak helburua bete zuen. Hala, datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzeko eskubidea lortu zuten, kostata, baina azkenean saskibaloiaren elitean jarraituko du emakumeen taldeak. Hala ere, taldearen egoera ekonomikoa ez da ona.

