Murrizketen aurka
Hamarnaka lagun bildu ziren herenegun arratsaldean Herriko Enparantzan, ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarretaratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano...
Hamarnaka lagun bildu ziren herenegun arratsaldean Herriko Enparantzan, ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarretaratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano Raxoik proposatutako azken neurri sorta. Elkarretaratzean bertan emandako datuen arabera, 3.043 langabe daude Errenteria-Oreretan, 1.235 Pasaian, 528 Oiartzunen, eta 442 Lezon.

