Itziar Mendizabalek Itsas Etxean dantzatuko du
Hilaren 27an arratsaldeko zortzietan mundu mailako ikuskizun bat ikus ahal izango da Itsas Etxeko auditorioan. Emanaldian Itziar Mendizabal hondarribiarrak eta Londresko Royal Balleteko bakarlariek dantzatuko dute. The Royal Ballet Erresuma Batuko lehe...
Hilaren 27an arratsaldeko zortzietan mundu mailako ikuskizun bat ikus ahal izango da Itsas Etxeko auditorioan. Emanaldian Itziar Mendizabal hondarribiarrak eta Londresko Royal Balleteko bakarlariek dantzatuko dute. The Royal Ballet Erresuma Batuko lehen ballet konpainia da. Ekitaldirako sarrerak bihartik aurrera salduko dituzte Arma Plazan eta Kirol Kaiko turismo bulegoan, 35 eurotan. Goiz eta arratsaldez irekitzen dituzte bulegoek.

