Hondakinen kudeaketa jasangarriaren alde lan egitera deitu dute
Agerraldia egin zuen herenegun arratsaldean Errenteria-Orereta Bizirik plataformak Herriko Enparantzan, duela zortzi urte sortu zen leku berean, herriko eragile eta norbanakoek lagunduta. Zortzi urte hauetan egindako lanaren “aitorpena” egin eta jasotako laguntza eskertzea zen agerraldiaren helburuetako bat, Aitziber Garzia plataformako kideak azaldu zuen moduan. “Bestea, Orereta-Errenteriako bizilagun guztioi hiri hondakinen kudeaketa jasangarri baten alde lanean jarraitu edo lanean hastera deitzea da”, gaineratu zuen. Plataformak dituen zortzi urteetan “hamaika gorabehera” izan direla ere aipatu zuen, eta horien artetik bi ekarri zituen gogora Garziak, “txanponaren bi aldeak islatzen dituztelako”. Alde ezkorrean, erraustea defendatzen duten alderdien “jarrera zeken, demagogikoa eta manipulatzailea” kokatu zuen, “alderdi horien estrategia ez baita errausteak beraien ustez izan ditzaken abantailak azaltzera mugatzen, bestelako sistema alternatiboak iraindu, desinformatu eta zentzugabeko alarma piztera baizik”. Baikorrak izateko arrazoiak Alde positiboan, berriz, gizarteak gaiaren gainean azaldu duen “sentsibilizazio gero eta handiagoa, sortu diren gizarte eragile berriak eta eremu instituzionalean izan den agertoki aldaketa handia”, nabarmendu zituen Garziak. Errenteria-Orereta Bizirik plataformako kideak, orain zortzi urte baino “hobeto” daudela eta baikorrak izateko “arrazoi gehiago” daudela onartuta, oraindik ere egiteko lan handia dagoela zehaztu zuen: “Ez dugu balorazio positibo horretan gelditu nahi. Gaur egun dugun egoera berria baliatuta, lanerako dinamika berriak sortzea dugula uste dugu, gure [...]
Agerraldia egin zuen herenegun arratsaldean Errenteria-Orereta Bizirik plataformak Herriko Enparantzan, duela zortzi urte sortu zen leku berean, herriko eragile eta norbanakoek lagunduta.
Zortzi urte hauetan egindako lanaren “aitorpena” egin eta jasotako laguntza eskertzea zen agerraldiaren helburuetako bat, Aitziber Garzia plataformako kideak azaldu zuen moduan. “Bestea, Orereta-Errenteriako bizilagun guztioi hiri hondakinen kudeaketa jasangarri baten alde lanean jarraitu edo lanean hastera deitzea da”, gaineratu zuen.
Plataformak dituen zortzi urteetan “hamaika gorabehera” izan direla ere aipatu zuen, eta horien artetik bi ekarri zituen gogora Garziak, “txanponaren bi aldeak islatzen dituztelako”. Alde ezkorrean, erraustea defendatzen duten alderdien “jarrera zeken, demagogikoa eta manipulatzailea” kokatu zuen, “alderdi horien estrategia ez baita errausteak beraien ustez izan ditzaken abantailak azaltzera mugatzen, bestelako sistema alternatiboak iraindu, desinformatu eta zentzugabeko alarma piztera baizik”.
Baikorrak izateko arrazoiak
Alde positiboan, berriz, gizarteak gaiaren gainean azaldu duen “sentsibilizazio gero eta handiagoa, sortu diren gizarte eragile berriak eta eremu instituzionalean izan den agertoki aldaketa handia”, nabarmendu zituen Garziak.
Errenteria-Orereta Bizirik plataformako kideak, orain zortzi urte baino “hobeto” daudela eta baikorrak izateko “arrazoi gehiago” daudela onartuta, oraindik ere egiteko lan handia dagoela zehaztu zuen: “Ez dugu balorazio positibo horretan gelditu nahi. Gaur egun dugun egoera berria baliatuta, lanerako dinamika berriak sortzea dugula uste dugu, gure helburua errealitate bihurtzeko”.
Udal Ingurumen Kontseilua
Horren harira, “ingurumenarekin sentsibilizatuta” dauden herritar zein eragile guztiei dei egin die Errenteria-Orereta Bizirik plataformak, aurten sortu den Udal Ingurumen Kontseiluan parte hartzera: “Bertan ingurumenarekin zerikusia duten gaien gainean aritzeko aukera dago, eta gaur egungo errealitatea ikusita, hondakinen gaia, lehenengo lerroan izango da”.

