Dimp enpresa itxiko dutela salatu dute langileek
Dimp enpresako langileek salatu dute enpresa itxi eta kalean geldituko direla. Langileek jakinarazi duenez, enpresak sei hilabeteko soldatak zor dizkie, eta urte guztiko ordu extrak ere ez dizkie ordaindu. Enpresa uztailaren 4an sartu zen Konkurtso Leg...
Dimp enpresako langileek salatu dute enpresa itxi eta kalean geldituko direla.
Langileek jakinarazi duenez, enpresak sei hilabeteko soldatak zor dizkie, eta urte guztiko ordu extrak ere ez dizkie ordaindu.
Enpresa uztailaren 4an sartu zen Konkurtso Legean. Hilaren 12an, langileekin bilera izan zuten enpresako arduradunek, eta langileen arabera, esan zieten ez zutela enpresa ixteko asmorik.
Asteartean, baina, enpresa itxiko dutela esan zieten: “Likideziarik ez dutela esan digute, eta ez digutela ordainduko, baina iaz 9 milioi euroko irabaziekin itxi zuten urtea”.
Orain, asanblea finkoa osatu dute langileek, eta lanik egin gabe daude, “enpresaren aldetik erantzun bat jaso arte”.

