Dantza suelto txapelketa egingo dute etzi
Etzi arratsaldeko zazpietatik aurrera, Dantza Suelto XLII. Txapelketa ospatuko dute. Egoipar-Meaka Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzkoa plazan egingo dute ekitaldia. Bederatzi bikote gaztek eta zazpi bikote helduk parte hartuko dute ekitaldian. H...
Etzi arratsaldeko zazpietatik aurrera, Dantza Suelto XLII. Txapelketa ospatuko dute. Egoipar-Meaka Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzkoa plazan egingo dute ekitaldia. Bederatzi bikote gaztek eta zazpi bikote helduk parte hartuko dute ekitaldian. Hondarribira etorriko diren dantzari gehienak gipuzkoarrak dira. Epaimahai bat egongo da erabakia hartuko duena, eta erabakia hartu arte dagoen denbora tarte horretan, Egoipar-Meakako taldeko zenbait dantzari ariko dira lanean.

