Danborren jaiak 500 ume bilduko ditu
Madalen Egunean, igandean, egingo dute danborren jaia, eta bertan 500 umek parte hartuko dute. Alaberga, Telleri Alde, Gabierrota, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda eta Cristobal Gamoneko haur danborradek parte hartuko dute. Errenteriako dantza...
Madalen Egunean, igandean, egingo dute danborren jaia, eta bertan 500 umek parte hartuko dute. Alaberga, Telleri Alde, Gabierrota, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda eta Cristobal Gamoneko haur danborradek parte hartuko dute.
Errenteriako dantzariak, Pasai, Gauerdi, Deiadar, Tximeletak, Txorongo eta Lagunak txarangak lagunduta, Alabergatik aterako dira Zumardira iristeko. Hori amaitutakoan, Gabierrotako zaharren egoitzara joango dira.
Antolatzaileek gogorarazi dute urtetik urtera geroz eta haur gehiagok parte hartzen dutela ekimenean.

