Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Bilduren lehen urtea “kaxkarra” izan dela baloratu du PSE-EEk

Lezoko PSE-EEk legegintzaldiaren balantzea egin du, eta nota jarri dio Bilduren udal gobernuaren kudeaketari: “zero, edo zero azpitik, hondakinen gaia kontuan hartzen badugu”. Aurreko gobernu taldearekin “aldaketarik ez dagoela” zehaztu du Mikel Antxon Arrizabalaga Lezoko zinegotzi bakarrak. “Betiko ezker abertzalea da, hauteskunde marka ezberdinekin, eta pertsona ezberdinak diren arren, jarraikortasun politiko osoa dago”. Horrela, gobernu planik ez izatea egotzi dio Bilduri, eta lau urterako plan ekonomiko bat egitea eskatu die. “Gainera, 2012ko aurrekontuetan esan daiteke inbertsioa zerora jaitsi dela”. Arrizabalagaren ustez, udal gobernuak egin duen “gauza bakarra” nahasmena sortzea izan da. “Oiartzungo udaltzaingoarekin egindako patruila bateratua bezalako okurrentzia izan zuten. Urteetan dirua galdu ondoren, Ertzaintzari utzi diote zerbitzua, orain dela urteak egin behar zuten zerbait denean”., esan du. “Inkoherentziak” ere gaitzetsi ditu PSE-EEko zinegotziak. “Musika eskolako hainbat irakasleren dedikazioa jaitsi dute, udaltzainen gaueko zerbitzua kentzeagatik konpentsatzeko. Zerbitzu eskaintzen ez bada, ez da ordaintzen. Gauza hori bera esan dezakete musika eskolako irakasleek”. Hala ere, horren atzean arrazoi bat dagoela uste du: “Mesede sindikalak ordaintzeko balio izan du”. Kale argiteriarekin izandako afera ere izan du hizpide. “Kale batzuetako farolak itzaltzea ateraldia izan da”, adierazi du, eta eraginkortasun energetikoko plana egiteko eskatu die berriro. Gobernu taldeak astean honetan bertan esan du plan hori [...]

admin
Bidasoa
2012/07/20

Lezoko PSE-EEk legegintzaldiaren balantzea egin du, eta nota jarri dio Bilduren udal gobernuaren kudeaketari: “zero, edo zero azpitik, hondakinen gaia kontuan hartzen badugu”. Aurreko gobernu taldearekin “aldaketarik ez dagoela” zehaztu du Mikel Antxon Arrizabalaga Lezoko zinegotzi bakarrak. “Betiko ezker abertzalea da, hauteskunde marka ezberdinekin, eta pertsona ezberdinak diren arren, jarraikortasun politiko osoa dago”.

Horrela, gobernu planik ez izatea egotzi dio Bilduri, eta lau urterako plan ekonomiko bat egitea eskatu die. “Gainera, 2012ko aurrekontuetan esan daiteke inbertsioa zerora jaitsi dela”. Arrizabalagaren ustez, udal gobernuak egin duen “gauza bakarra” nahasmena sortzea izan da. “Oiartzungo udaltzaingoarekin egindako patruila bateratua bezalako okurrentzia izan zuten. Urteetan dirua galdu ondoren, Ertzaintzari utzi diote zerbitzua, orain dela urteak egin behar zuten zerbait denean”., esan du.

“Inkoherentziak” ere gaitzetsi ditu PSE-EEko zinegotziak. “Musika eskolako hainbat irakasleren dedikazioa jaitsi dute, udaltzainen gaueko zerbitzua kentzeagatik konpentsatzeko. Zerbitzu eskaintzen ez bada, ez da ordaintzen. Gauza hori bera esan dezakete musika eskolako irakasleek”. Hala ere, horren atzean arrazoi bat dagoela uste du: “Mesede sindikalak ordaintzeko balio izan du”.

Kale argiteriarekin izandako afera ere izan du hizpide. “Kale batzuetako farolak itzaltzea ateraldia izan da”, adierazi du, eta eraginkortasun energetikoko plana egiteko eskatu die berriro. Gobernu taldeak astean honetan bertan esan du plan hori aurrera eramaten ari dela. Hala ere, gastuan apaltzearekin bat datorrela jakinarazi du, “baina badaude gauzak egiteko beste modu bat”. Horrela, diru laguntzetan austeritaterik ez dagoela iritzi du, eta gai batzuetan udalaren eskumenaren kanpo dauden gauzak babesten dituela salatu du (“Pasaia-Lezo Lizeoa edo Udalbiltzari emandako laguntza alderdikoia”.

Horrez gain, ongizatearen arloan ere kritikarik ez da falta izan. Apartamendu tutelatuekin zer gertatzen ari den galdetu du, “erdi hutsak daudelako”. Eta galdera bat egin du zinegotzi sozialistak: “Egia al da, batzuek esaten duten moduan, adineko jendeak ez duela apartamenduetara joan nahi aldapa baten goialdean daudelako?”. Eguneko Zentroak itxita jarraitzen duela gogorarazi du: “Ez dago datarik horretarako. Hori irekitzeko eskumena Aldundiarena. A ze kasualitatea, biak alderdi berekoak dira!”

 

Atez ate, “gai izarra”

Atez ateko hondakinen bilketa ere izan du hizpide Arrizabalagak. “Legegintzaldiako gai izarra da. Lezoar gehienak kontra dauden arren, Bilduk sistema hori inposatu nahi du. Horretarako ez dago austeritaterik, ez elkarrizketarik ezta herritarren parte hartzerik”. Bosgarren edukiontziaren alde egin du, “merkeagoa, erosoagoa eta bestea bezain eraginkorra delako”.

Arrizabalagak esan du “hondamendira doala dena, Bilduk gobernatutako udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren politikei esker”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.