18 hilabeteko espetxe eskaria, ustezko marihuana trafikoagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 4.000 euroko isuna eskatu ditu gizon batentzat, ustezko marihuana trafikoagatik. Gizona, 2011ko urriaren 2an atxilotu zuen Guardia Zibilak herrian, eta bost kilo marihuana adar atzeman zizkiot...
Gipuzkoako Fiskaltzak, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 4.000 euroko isuna eskatu ditu gizon batentzat, ustezko marihuana trafikoagatik.
Gizona, 2011ko urriaren 2an atxilotu zuen Guardia Zibilak herrian, eta bost kilo marihuana adar atzeman zizkioten autoaren maletategian. Bertatik 674 marihuana gramo atera zituzten agenteek Fiskaltzaren arabera, eta “legez kanpo salduz gero”, gizonak 2.938 euro lortu ahal izango zituela kalkulatu zuten. Fiskaltzaren arabera, kantitateagatik “pentsa liteke hirugarrenei saltzeko zela”.
Ondorioz, osasun publikoaren aurkako delitua egozteko eskatu du.

