Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Produktuak eta zerbitzuak saltzeko azoka birtuala martxan jarri dute

Turismo, merkataritza, ostalaritza eta beste hainbeste alorretan espezializatuta dauden hainbat enpresa bildu dituzte quehacerenhondarribia.com webgunean. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sortuta, eta Higer Merkatarien Elkarteak, herriko turismo eta merkataritza enpresek eta Hondarribiko Udalak lagunduta, bertako enpresen produktu eta zerbitzuak salduko dituzte Hondarribia Market Place izenarekin. Miguel Soto Hondarribiko Ostalaritza Elkarteko ordezkariak esan duenez, «proiektu hau beharrezko urratsa da merkatua zabaltzeko, eta gure bisitariek gure berri izan dezaten. Elkarrekin egiten dugun lan honen ondorioz Hondarribia eta bertako oinarrizko alor ekonomikoak zabaltzeko aukera izango dugu, eta horrek bermatuko du lehiakorragoak izatea. Ostalaritza Elkartearen asmoa da egitasmo hau turismoarekin nolabait zerikusia duten enpresei irekia izatea». Azoka birtuala Hondarribia Market Place hiriko azoka birtuala da, bertako enpresek zerbitzu eta produktuak zentzu zabalenean salduko dituzte, eta aldi berean, komunikazio baliabideak eta on line marketinerako tresnak ditu. Baliabide horren jabeak bertako enpresariak dira, horiek dira une oro saltzen jarriko dituztenen kudeatzaileak. Azken batean, Interneten artekaririk gabe aritzeko bidea da abian jarri dutena. Salmenta kanala bi ataletan dago egituratuta: batetik planak, proposamen estandarrak, eta denbora epe luzea dutenak daude; bestetik, azken minutuko proposamenak, merkatuaren egoeraren araberakoak eta sasoiaren araberakoak. Horrez gain, sistemak marketin tresnak ditu, eta erabiltzaileek gehien atsegin dituzten jatetxeak, dendak, hotelak… bisita ditzake eta komunikaziorako bide zuzen [...]

admin
Hondarribia
2012/07/19

Turismo, merkataritza, ostalaritza eta beste hainbeste alorretan espezializatuta dauden hainbat enpresa bildu dituzte quehacerenhondarribia.com webgunean. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sortuta, eta Higer Merkatarien Elkarteak, herriko turismo eta merkataritza enpresek eta Hondarribiko Udalak lagunduta, bertako enpresen produktu eta zerbitzuak salduko dituzte Hondarribia Market Place izenarekin.

Miguel Soto Hondarribiko Ostalaritza Elkarteko ordezkariak esan duenez, «proiektu hau beharrezko urratsa da merkatua zabaltzeko, eta gure bisitariek gure berri izan dezaten. Elkarrekin egiten dugun lan honen ondorioz Hondarribia eta bertako oinarrizko alor ekonomikoak zabaltzeko aukera izango dugu, eta horrek bermatuko du lehiakorragoak izatea. Ostalaritza Elkartearen asmoa da egitasmo hau turismoarekin nolabait zerikusia duten enpresei irekia izatea».

Azoka birtuala
Hondarribia Market Place hiriko azoka birtuala da, bertako enpresek zerbitzu eta produktuak zentzu zabalenean salduko dituzte, eta aldi berean, komunikazio baliabideak eta on line marketinerako tresnak ditu. Baliabide horren jabeak bertako enpresariak dira, horiek dira une oro saltzen jarriko dituztenen kudeatzaileak. Azken batean, Interneten artekaririk gabe aritzeko bidea da abian jarri dutena.

Salmenta kanala bi ataletan dago egituratuta: batetik planak, proposamen estandarrak, eta denbora epe luzea dutenak daude; bestetik, azken minutuko proposamenak, merkatuaren egoeraren araberakoak eta sasoiaren araberakoak.

Horrez gain, sistemak marketin tresnak ditu, eta erabiltzaileek gehien atsegin dituzten jatetxeak, dendak, hotelak… bisita ditzake eta komunikaziorako bide zuzen bat ezartzen du, haien jarraitzaile, lagun eta bezeroekin harreman zuzena izateko.

Erosteko erraza
Zerbitzuaz gozatzeko, egin behar den gauza bakarra quehacerenhondarribia.com webgunean erregistratzea da. Ondoren, afaria, egonaldia, itsas bidaia edo gustuko zernahi aukeratu, eta erosi atalean klikatu besterik ez da egin behar. Modu seguruan egiten dira erosketak.

Norberaren posta elektronikoan jasoko dute interesdunek erosketaren truke aldatu behar den txartela, eta saltzaileak ezarritako denbora epean aldatu ahal izango da.

Gainera, enpresen eskaintzak eskura izateko, sare sozialetan egin ohi den bezala, jatetxe, itsas enpresa, denda eta bestelakoetara harpidetu daiteke, eta haien eskaintza eguneratu orduko, horren berri izango da.

Lehiakortasuna
Tresna, enpresen lehiakortasuna hobetzeko baliabidea da, azoka birtualean eragiteko eta bezeroak erakartzeko. Jorge Iparragirre Ushuaia Marketing y Comunicacion enpresako zuzendaria da. Enpresak horrek garatu du Hondarribia Market Place proiektua. Iparragirreren iritziz, «eredugarria da merkataritzaren aldetik, izan ere ahaleginak batu eta Hondarribia indargune gisa azaltzen du: bertako turismoa, gastronomia, kultura eta merkataritza. Berez proiektu honek berezia duena da enpresek dutela kudeaketarako eskumena».

Hondarribia Market Place atariaren irudia.

Hondarribia Market Place atariaren irudia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.