Hegan antzezlana emango dute astelehenean Niessenen
Ereintza antzerki taldearen eskutik Hegan antzezlana ikusteko aukera izango da astelehenean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aireportuan kokatuta, bost esketx egingo dituzte: Azafata, Eztei bidaia, Ama beti ama, Duty-free eta Bidaia...
Ereintza antzerki taldearen eskutik Hegan antzezlana ikusteko aukera izango da astelehenean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aireportuan kokatuta, bost esketx egingo dituzte: Azafata, Eztei bidaia, Ama beti ama, Duty-free eta Bidaiaria beldurtia. Luis Elizetxea da egilea eta zuzendaria.
Oholtza gainera igoko diren antzezleak Arantza Perez, Maria Elizetxea, Luis Elizetxea, Itziar Prieto, Nerea Suarez, Itziar Etxegia, Eñaut Otazo, Josu Izagirre, Anartz Arrieta, Nut Garcia eta Sebas Irastorza dira.

