Elkarrateratze zaratatsua egin dute murrizketak salatzeko
Elkarretaratze zaratatsua murrizketen kontra
Hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Herriko Enparantzan ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarrateratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano Raxoik proposatutako azken neurri sorta. Elkarretaratzean bertan, langabeen batzarrak emandako datuen arabera, 3.043 langabe daude Errenteria-Oreretan, 1.235 Pasaian, 528 Oiartzunen, eta 442 Lezon.


