Udala: “Danborrada omentzeak 50. urteurrenena denon artean ospatzea ekarriko du”
Aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omentzea erabaki du madalenetan, eta Maite Hernandez urteetan danborradaren antolatzailea izandakoak, Mila Urrutia haur danborradaren zuzendariak, Josetxo Ule danborradaren zuzendari izandakoak eta Mitxe...
Aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omentzea erabaki du madalenetan, eta Maite Hernandez urteetan danborradaren antolatzailea izandakoak, Mila Urrutia haur danborradaren zuzendariak, Josetxo Ule danborradaren zuzendari izandakoak eta Mitxel Blanco Txuri egungo zuzendariak izango dute txupina jaurtitzeko ohorea. Udalaren esanetan, jaietan nor omenduko den erabakitzea ez da lan erraza izaten, baina hainbat proposamen aztertu ondoren, Alabergako danborrada omentzea erabaki du. Horrek, “50. urteurrena guztion artean ospatzea ekarriko du”.
Txupina botako dutenen artean Ule aukeratu izanak, ordea, hainbat kritika eragin ditu, batik bat talde feministen aldetik. Udalaren arabera, 50 urteetako ibilbidean danborradak garai berrietara egokitzea lortu du: “Berdintasunaren aldarrikapenak arlo sozialetik sinbolikora salto egitea lortu du, eta horrek ekarri du emakumeen eskubideen konkistan urrats handia, eta Alabergako danborradaren balioa handitzea”. 2005tik parte hartzen dute emakumeek bertan.
Alabergako danborrada omentzeko emandako beste arrazoi bat izan da hori “Madalenetako ezinbesteko osagai bihurtu” dela: “Ezin daitezke Madalen Jai batzuk ulertu danborradarik gabe”.

