
Ezberdinen arteko harremana sustatzeko bidean, Aniztaldia: zurea, nirea, gurea ekimena proposatu du Kabia Espazio Kreaktiboren barruan dagoen Giza Harremanak-Elkarbizitza taldeak. Bihar izango da kultura eta hizkuntzen topaketa hori, Kabian bertan 19:00etan, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Errenteria-Oreretan askotariko kultura eta hizkuntzak biltzen dira. Horrenbestez, askotariko jatorriko jendea bildu nahi dute bihar Kabian, ahalik eta topaketa aberatsena lortzeko. “Elkar ezagutzeko eta bakoitzak duen altxorrik preziatuena, jatorrizko hizkuntza eta kultura, besteekin partekatzeko jaia izango da”, zehaztu du Giza Harremanen lantaldeak. Jai horretan ipuinak eta istorioak kontatzen ibiliko dira eta kantuak ere partekatuko dituzte. Horrekin, “elkarren arteko historia, sentimenduak, balioak, aurpegiak eta paisaiak mirestea” bilatzen du lantaldeak. Beraz, musika, dantzak, jakiak eta edariak izango dira jaialdiko osagai nagusiak. Era berean, Errenteria-Oreretako hizkuntzen mapa osatzeko ekimena jarriko dute martxan topaketan bertan. Horrez gain, marrazkilariek ere parte hartuko dute. Bertan gertatzen den guztia marrazkietan biltzea izango da euren egitekoa. Errenteria, harrera herria Giza Harremanen lantaldeak gogorarazi du Errenteria-Oreretak harrera herri tradizioa duela, eta horrenbestez, lurralde eta herri askotatik etorritako herritarrak daudela, “batzuk aspaldi etorritakoak, eta beste batzuk, berriz, azken urteetan iritsitakoak”. Horrez gain, aipatu du harrera herria izatearekin batera, euskal kultura sustatzeko hainbat ahalegin egiten ari direla herrian: “Beraz, batera landu eta [...]

Hamarnaka lagunek egin zuten bat atzo ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek, zein askotariko eragileek, Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Irunen ere egin zuten mobilizazioa. Goizeko hamaiketan hasi zuten protesta Errenteria-Oreretako Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu zituzten murrizketak. Besteak beste, Murrizketa gutxiago, lanpostu gehiago; Espainiarekin hondamendia, independentzia; eta Banketxeak lapurrak leloak oihukatu zituzten elkarretaratzean parte hartu zutenek. Elkarretaratze zaratatsua, gaur Bildu zirenen artean, Oarsoaldeko Langabeen Batzarreko kideak izan ziren, eta haien izenean, Rafa Lorentek, dei egin zien herritarrei “kalera irten eta Mariano Raxoik ezarri dituen murrizketei ezetz” esatera. Murrizketak, “faxistak” direla esan zuen Lorentek, eta horien atzetik gehiago helduko direla gaineratu zuen. Horren harira, gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Herriko Enparantzan ELA eta LAB sindikatuek eta hainbat eragilek deitutako elkarretaratze zaratatsuan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei bi sindikatu horietako eskualdeko ordezkariek, eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak. Azken horrek, beste deialdi baten berri ere eman zuen atzoko elkarretaratzean. Etzidamu, arratsaldeko seietan hasi eta ordubetez, elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi zuen Rafa Lorentek: “Herriko Enparantzan egingo dugu elkarretaratzea, elizako eskaileretan hain zuzen ere, eta herritar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu, abian jarri dituzten neurri horiei guztiei ezetz [...]

Egunotan madalenen jarraipena egingo dute Herri Bizia webgunean, eta bideoak, elkarrizketak eta argazkiak ikusteko aukera izango da. Herritarrrak ere Facebook eta Twitter sare sozialak erabiltzera animatu dituzte, #madalenak2012 hashtag-a erabiliz. Txu...

Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ezohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak. EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da eta horren gaineko kezka azaldu du. Areagotze hori, batik bat, Beraun, Fanderia, Izt...

Larunbatean Beraungo erabilera anitzeko pistan boxeoa izan zen protagonista. Paco Bueno taldeko boxeolariak igo ziren ring-era, baina horiek ikustera jende “gutxi” animatu zen, Paco Bueno gimnasioko Alfonso Gonzalez Zamorita-ren arabera. Eh...

Aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omentzea erabaki du madalenetan, eta Maite Hernandez urteetan danborradaren antolatzailea izandakoak, Mila Urrutia haur danborradaren zuzendariak, Josetxo Ule danborradaren zuzendari izandakoak eta Mitxe...

Bihar abiatuko da Arteando 2012, Ficoba erakustazokan antolatuko duten Arte Garaikidearen Azokaren bigarren ekitaldia. Hilaren 23ra arte, 50 erakusketari eta 14 Project Room (proiektu gela) bisitatzeko aukera izango da. Guztira, 800 artistaren lanak ezagutu eta erosteko aukera izango dute hala nahi dutenek. Izan ere, hori da Arteandoren xedeetako bat, hots, arte garaikidea poltsiko guztientzako izan daitekeela erakustea. Iaz 7.000 pertsonek bisitatu zuten Arteando, eta zenbaki hori handitzea espero dute antolatzaileek; horretarako azokaren tamaina ia bikoiztu eta erakustazokako hiru pabilioietara zabaldu dute. Eskualdeko artisteei dagokionez, Irungo Edelweiss aretoak erakusketaria jarriko du Ficoban, eta Hondarribiko Sagarzazu eta Arman artistek proiektu gela partekatuko dute. Gainera, bi herrietako udalek haien bildumako pieza batzuk erakutsiko dituzte. Irungo postuan Arte-d Irun kolektiboko zenbait artista izango dira; hondakinekin tamaina handiko eskultura bat sortzen ari dira, eta Arteandon erakutsiko dute. Hondarribiko stand-ean, berriz, Jose Grazenearen lanen bilduma txiki bat jarriko dute ikusteko; “Hondarribiko paisaiak koadroetan askotan irudikatu ditu Grazeneak”, azaldu zuen azokaren aurkezpenean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Kultura zinegotziak. Bigarren ekitaldirako azokak izan duen hazkundea nabarmendu zuen Ignacio Scarpellini Arteandoko arduradunak: “Bigarren ekitaldi honetan, proposamenen kalitate mailari eta zorroztasunari eusteaz gain, erakusketarien kopurua handitu nahi izan dugu, nazioarteko galerien proposamenak ekarriz, batez ere Frantziako Estatuko eta Europako galerietakoak”. Ingurune [...]

Ia aho batez onartu zuen joan den asteko udalbatzarrean Pasaiako Udalbatzak San Pedroko arrantzaleen lonjaren egitasmoa. Kontra agertu zen alderdi bakarra Ezker Anitza-EB izan zen. Kontrako botoa emateko arrazoiak eman ditu Xabier Pombo alderdiaren zin...

Aste honetan, udaltzainek bi lagun harrapatu dituzte Altzibarko lokal batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Astelehen goizaldean bizilagun batek udaltzainei deitu zien, etxe azpiko lokalean soinuak sumatzen zituelako. Udaltzainak bertaratu zirenean, s...

Iragan astean Latinoamerikako Arkitekturaren Dokumentazio Guneko presidente Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri zen, hiriko harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Harekin Angel Morua etorri zen, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniaria. Biak «liluratuta» geratu ziren Hondarribiko harresiekin eta Guadalupeko gotorlekuarekin. Batez ere, harresiak mendeetan nola mantendu diren, eta egiten ari diren birgaitze lanak goraipatu zituzten. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia, Miren Aierbe udaleko arkeologoa eta Jose Antonio Salaberria Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili ziren bi arkitektoak. Bertako hainbat gune bisitatu zituzten elkarrekin. Bigarren bisita, 2013an Ramon Gutierrez gotordun arkitekturan aditua da, eta hortan lan egiten du. Buenos Aireseko Unibertsitateko irakaslea da, eta Argentinako Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoetako Kontseilu Nazionaleko ikerlari gorena, Arkitekturaren Historia eta Ondarearen Kontserbazioa alorrean. Moruak, besteak beste, Gasteizko hirigune historikoko plan berezia idazten parte hartu du, eta horrez gain, Miami Beach, San Juan de Puerto Rico, Mexiko DF, Veracruz, Buenos Aires, Montevideo eta Panama Hiria hirietako hainbat proiektuetan lan egin du. 2013an Hondarribira bigarren bisita bat egingo dutela adierazi zuten, gotorlekua aztertzen jarraitzeko.

Igandean jokatu zuten Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren laugarren jardunaldia. Ligako azkeneko partidak, berriz, igandean jokatuko dituzte Kontzejupean. Finalaurrekoak Iturriotzeko festetan jokatuko dituzte, hango pilotalekuan. Eta finala,...

Xanistebanetako helduen danborradako entseguak herenegun hasi zituzten. Astelehenetan eta ostegunetan egingo dituzte, 20:00etan, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Ergoiengo Jai Batzordea arduratzen da danborradaz.

Urte batzuen buruan, bereziak ez bezala, hitzartutakoak salmenta libreko bihurtzen dira Bihar, 17:00etan, Olaldeko etxe tasatuak zozkatuko dituzte. Udaletxeko areto nagusian izango da zozketa, edonork joan ahal izango du publikoa izango delako, eta ber...

Jaurlaritzak Sprilur-en martxan jarri duen programarekin ez dute bat egiten eskualdeko lau udalek Oarsoaldeko lau udalek ez dute onartzen Eusko Jaurlaritzak Sprilur taldearen bidez martxan jarri duen fusioen programa. Horren bidez, Oarsoaldeko Industrialdea SA elkarte publikoa, Irungo Industrialdea SArekin fusionatuko litzateke (bigarrenak lehena «absorbituko» luke). Udalen arabera, «Oarsoaldeko industrialdeen etorkizunean izugarrizko kalteak sor ditzake fusio horrek». Oarsoaldeko udalen hausnarketa plazaratzeko agerraldia egin zuten atzo Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Bertan izan ziren Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako kudeatzailea, Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea, Amaia Agirregabiria Pasaiakoa eta Ainhoa Zabalo Lezokoa. Julen Mendoza Errenteriako alkateak ezin izan zuen agerraldian izan, baina esan zutenez, bat egin du alkateen iritziarekin. Atzo goizean, Oarsoaldea agentziako Administrazio Kontseilua eta Bazkideen Batzarra egin zituzten Lezon lau udaletako ordezkariek. Ondoren, han hausnartutakoaren berri eman zuten Oiartzunen. Oarsoaldeko lau udalen ustez, PSE-EEk datorren urteko hauteskundeak ditu buruan, eta gainera, indarrez hartu du erabakia. Kutsu elektorala «Usain elektorala» hartzen diote Oarsoaldeko ordezkariek erabakiari: «PSE-EEko ordezkariek ezer gutxi egin dute Eusko Jaurlaritzan gobernuan egon diren bitartean. Orain, egoera ekonomikoak bultzatuta, aurpegia garbitu nahian ari dira iruzur honekin». Hala, uste dute, helburua euren interesen alde egitea dela: «Industrialdeetako kapitalak batu, eta euren interesekoak diren zenbait egitasmotara bideratu nahi dituzte kapitalak. [...]

Turismo, merkataritza, hostalaritza eta beste hainbeste alorretan espezializatuak diren hainbat enpresa bildu dituzte quehacerenhondarribia.com webgunean. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sortuta eta Higer Merkatarien Elkarteak, herriko turismo eta merkataritza enpresek eta Hondarribiko Udalak lagunduta, enpresetako produktu eta zerbitzuak salduko dituzte. Erosteko erraza Zerbitzuaz gozatzeko, egin behar den gauza bakarra quehacerenhondarribia.com webgunean erregistratzea da. Ondoren afaria, egonaldia, itsas bidaia edo gustuko zernahi aukeratu eta erosi atalean klikatu besterik ez da egin behar. Pasabide seguru batek egingo du erosketa. Helbide elektronikoan jasoko da erosketaren truke aldatzekoa den txartela, eta saltzaileak ezarritako denbora epean aldatu ahal izango da. Gainera, enpresatako eskaintzak eskura izateko, sare sozialetan egin ohi den bezala, jatetxeak, itsas enpresak, dendak… aukera daitezke eta haien eskaintza eguneratu orduko horren berri izango da.

Herrizaingo Sailak jakinarazi du 19 urteko gazte bat atxilotu duela, goizaldeko 04:00ak inguruan, Trintxerpen. Azkuene kaleko taberna batean ustez lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu dute ertzainek gaztea. Herrizaingo Sailaren arabera, Espainiako G...

Oiartzungo herri bilguneak jakinarazi du, xanistebanen barruan (abuztuaren 4an) preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri bazkaria izango dela, eta txartelak dagoeneko salgai daudela: 12 euroan, ohiko tokietan.

Hondar Kirolak antolatuta eta Fortuna Elkartearen eta Gipuzkoako Boleibol Federakuntzaren laguntzarekin boleibol txapelketa egingo dute etzi arte hondartzan. Parte hartu nahi duten gazteek egitasmoari buruzko informazioa emateko jarri duten etxolara hu...

Oarsoaldeko Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak "oso positiboki" baloratu ditu hondakinak birziklatzeko Sanmarko Mankomunitateak hartu dituen azken neurriak.

Udalak, urtero bezala, uda garaian, Jaizkibelgo pistetan ibilgailuen sarrera debekatu du, eta pisten sarreretan seinalizazioak eta kateak jarri ditu. Hala ere, Eguzki talde ekologistak azaldu duenez, debeku hori ez da betetzen, «eta frogatu ahal izan dugu». Hondarribiko alkateari egoera aztertzeko eskatu dio. Ibilgailuek Jaizkibelgo pistetan barrena sartzen jarraitzen dutela adierazi du talde ekologistak: «Erreketatik hurbil dauden guneak okupatzera heltzen dira, eta beraz, horiek kutsatzeko arriskua dago». Jaizkibel naturgune babestua da, Natura 2000 Sarearen barruan dago, eta Lurralde Antolamendurako Artezpidearen bitartez Natur Interesgune Zonalde bezala izendatua dago. «Jaizkibelek babes horiek ditu natura balio garrantsitsuak dituelako. Pisten barnean zein kanpoan ibilgailuen presentziak eta zirkulazioak etengabeko arriskuan jartzen ditu zonaldeko balio naturalak». Jaizkibel arriskuan «Arau hauste egoera onartezina» iruditzen zaio Eguzkiri hesien neurria kontuan ez hartzea. «Hondarribiko Udalak bukatu behar du Jaizkibelen kontserbazioa arriskuan jarri, eta mendizale gehienei mendiaz gozatzea ezinezkoa egiten dion egoera irregular horrekin», esan du ekologia taldeak. Hala, ondorengoa eskatu dio Eguzkik Aitor Kerejeta alkateari: pisten sarbideen itxiera muturretaraino eramatea eta etengabeko zaintza jartzea; ibilgailuen sarbidearen debekua betearazteko informazioa ematea; ibilgailuak onartuta ez dauden guneetan horiek ikusiz gero nori deitu behar den azaltzea, eta zigorra jartzea noren eskumena izango litzatekeen argitzea.