Kulturen arteko topaketa egingo dute bihar Kabian
Ezberdinen arteko harremana sustatzeko bidean, Aniztaldia: zurea, nirea, gurea ekimena proposatu du Kabia Espazio Kreaktiboren barruan dagoen Giza Harremanak-Elkarbizitza taldeak. Bihar izango da kultura eta hizkuntzen topaketa hori, Kabian bertan 19:00etan, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Errenteria-Oreretan askotariko kultura eta hizkuntzak biltzen dira. Horrenbestez, askotariko jatorriko jendea bildu nahi dute bihar Kabian, ahalik eta topaketa aberatsena lortzeko. “Elkar ezagutzeko eta bakoitzak duen altxorrik preziatuena, jatorrizko hizkuntza eta kultura, besteekin partekatzeko jaia izango da”, zehaztu du Giza Harremanen lantaldeak. Jai horretan ipuinak eta istorioak kontatzen ibiliko dira eta kantuak ere partekatuko dituzte. Horrekin, “elkarren arteko historia, sentimenduak, balioak, aurpegiak eta paisaiak mirestea” bilatzen du lantaldeak. Beraz, musika, dantzak, jakiak eta edariak izango dira jaialdiko osagai nagusiak. Era berean, Errenteria-Oreretako hizkuntzen mapa osatzeko ekimena jarriko dute martxan topaketan bertan. Horrez gain, marrazkilariek ere parte hartuko dute. Bertan gertatzen den guztia marrazkietan biltzea izango da euren egitekoa. Errenteria, harrera herria Giza Harremanen lantaldeak gogorarazi du Errenteria-Oreretak harrera herri tradizioa duela, eta horrenbestez, lurralde eta herri askotatik etorritako herritarrak daudela, “batzuk aspaldi etorritakoak, eta beste batzuk, berriz, azken urteetan iritsitakoak”. Horrez gain, aipatu du harrera herria izatearekin batera, euskal kultura sustatzeko hainbat ahalegin egiten ari direla herrian: “Beraz, batera landu eta [...]
Ezberdinen arteko harremana sustatzeko bidean, Aniztaldia: zurea, nirea, gurea ekimena proposatu du Kabia Espazio Kreaktiboren barruan dagoen Giza Harremanak-Elkarbizitza taldeak. Bihar izango da kultura eta hizkuntzen topaketa hori, Kabian bertan 19:00etan, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du.
Errenteria-Oreretan askotariko kultura eta hizkuntzak biltzen dira. Horrenbestez, askotariko jatorriko jendea bildu nahi dute bihar Kabian, ahalik eta topaketa aberatsena lortzeko. “Elkar ezagutzeko eta bakoitzak duen altxorrik preziatuena, jatorrizko hizkuntza eta kultura, besteekin partekatzeko jaia izango da”, zehaztu du Giza Harremanen lantaldeak.
Jai horretan ipuinak eta istorioak kontatzen ibiliko dira eta kantuak ere partekatuko dituzte. Horrekin, “elkarren arteko historia, sentimenduak, balioak, aurpegiak eta paisaiak mirestea” bilatzen du lantaldeak. Beraz, musika, dantzak, jakiak eta edariak izango dira jaialdiko osagai nagusiak.
Era berean, Errenteria-Oreretako hizkuntzen mapa osatzeko ekimena jarriko dute martxan topaketan bertan.
Horrez gain, marrazkilariek ere parte hartuko dute. Bertan gertatzen den guztia marrazkietan biltzea izango da euren egitekoa.
Errenteria, harrera herria
Giza Harremanen lantaldeak gogorarazi du Errenteria-Oreretak harrera herri tradizioa duela, eta horrenbestez, lurralde eta herri askotatik etorritako herritarrak daudela, “batzuk aspaldi etorritakoak, eta beste batzuk, berriz, azken urteetan iritsitakoak”.
Horrez gain, aipatu du harrera herria izatearekin batera, euskal kultura sustatzeko hainbat ahalegin egiten ari direla herrian: “Beraz, batera landu eta uztartu dira, kanpotik etorritakoen harrera, euskara berreskuratzea eta bizikidetza”.
Lantaldeak “arriskuan dagoen” aberastasun eta aniztasun horri heldu nahi izan dio, “aniztasun linguistikoa eta kulturala izan baita gure munduaren berezitasun aberatsenetako bat”. Eta gaineratu du: “Hizkuntza batek herri baten oroimena, sentimenduak eta historia gordetzen ditu, eta zer gara, ba, horiek gabe?”.

