Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hamarnaka lagunek salatu dituzte Espainiako Gobernuaren murrizketak

Hamarnaka lagunek egin zuten bat atzo ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek, zein askotariko eragileek, Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Irunen ere egin zuten mobilizazioa. Goizeko hamaiketan hasi zuten protesta Errenteria-Oreretako Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu zituzten murrizketak. Besteak beste, Murrizketa gutxiago, lanpostu gehiago; Espainiarekin hondamendia, independentzia; eta Banketxeak lapurrak leloak oihukatu zituzten elkarretaratzean parte hartu zutenek. Elkarretaratze zaratatsua, gaur Bildu zirenen artean, Oarsoaldeko Langabeen Batzarreko kideak izan ziren, eta haien izenean, Rafa Lorentek, dei egin zien herritarrei “kalera irten eta Mariano Raxoik ezarri dituen murrizketei ezetz” esatera. Murrizketak, “faxistak” direla esan zuen Lorentek, eta horien atzetik gehiago helduko direla gaineratu zuen. Horren harira, gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Herriko Enparantzan ELA eta LAB sindikatuek eta hainbat eragilek deitutako elkarretaratze zaratatsuan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei bi sindikatu horietako eskualdeko ordezkariek, eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak. Azken horrek, beste deialdi baten berri ere eman zuen atzoko elkarretaratzean. Etzidamu, arratsaldeko seietan hasi eta ordubetez, elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi zuen Rafa Lorentek: “Herriko Enparantzan egingo dugu elkarretaratzea, elizako eskaileretan hain zuzen ere, eta herritar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu, abian jarri dituzten neurri horiei guztiei ezetz [...]

admin
Bidasoa
2012/07/18

Elkarretaratzea egin dute murrizketak salatzekoHamarnaka lagunek egin zuten bat atzo ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek, zein askotariko eragileek, Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Irunen ere egin zuten mobilizazioa.

Goizeko hamaiketan hasi zuten protesta Errenteria-Oreretako Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu zituzten murrizketak. Besteak beste, Murrizketa gutxiago, lanpostu gehiago; Espainiarekin hondamendia, independentzia; eta Banketxeak lapurrak leloak oihukatu zituzten elkarretaratzean parte hartu zutenek.

Elkarretaratze zaratatsua, gaur
Bildu zirenen artean, Oarsoaldeko Langabeen Batzarreko kideak izan ziren, eta haien izenean, Rafa Lorentek, dei egin zien herritarrei “kalera irten eta Mariano Raxoik ezarri dituen murrizketei ezetz” esatera. Murrizketak, “faxistak” direla esan zuen Lorentek, eta horien atzetik gehiago helduko direla gaineratu zuen.

Horren harira, gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera Herriko Enparantzan ELA eta LAB sindikatuek eta hainbat eragilek deitutako elkarretaratze zaratatsuan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei bi sindikatu horietako eskualdeko ordezkariek, eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak.

Azken horrek, beste deialdi baten berri ere eman zuen atzoko elkarretaratzean. Etzidamu, arratsaldeko seietan hasi eta ordubetez, elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi zuen Rafa Lorentek: “Herriko Enparantzan egingo dugu elkarretaratzea, elizako eskaileretan hain zuzen ere, eta herritar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu, abian jarri dituzten neurri horiei guztiei ezetz esateko”.

LAB sindikatuak, bere aldetik, etzidamurako EH Bilduk Bilbon deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.