Hainbat aditu «liluratuta» gelditu dira harresiekin eta Guadalupeko gotorlekuarekin
Iragan astean Latinoamerikako Arkitekturaren Dokumentazio Guneko presidente Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri zen, hiriko harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Harekin Angel Morua etorri zen, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniaria. Biak «liluratuta» geratu ziren Hondarribiko harresiekin eta Guadalupeko gotorlekuarekin. Batez ere, harresiak mendeetan nola mantendu diren, eta egiten ari diren birgaitze lanak goraipatu zituzten. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia, Miren Aierbe udaleko arkeologoa eta Jose Antonio Salaberria Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili ziren bi arkitektoak. Bertako hainbat gune bisitatu zituzten elkarrekin. Bigarren bisita, 2013an Ramon Gutierrez gotordun arkitekturan aditua da, eta hortan lan egiten du. Buenos Aireseko Unibertsitateko irakaslea da, eta Argentinako Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoetako Kontseilu Nazionaleko ikerlari gorena, Arkitekturaren Historia eta Ondarearen Kontserbazioa alorrean. Moruak, besteak beste, Gasteizko hirigune historikoko plan berezia idazten parte hartu du, eta horrez gain, Miami Beach, San Juan de Puerto Rico, Mexiko DF, Veracruz, Buenos Aires, Montevideo eta Panama Hiria hirietako hainbat proiektuetan lan egin du. 2013an Hondarribira bigarren bisita bat egingo dutela adierazi zuten, gotorlekua aztertzen jarraitzeko.
Iragan astean Latinoamerikako Arkitekturaren Dokumentazio Guneko presidente Ramon Gutierrez arkitektoa Hondarribira etorri zen, hiriko harresiak eta Guadalupeko gotorlekua ezagutzeko. Harekin Angel Morua etorri zen, hainbat gotorlekutan lan egin duen arkitekto eta ingeniaria. Biak «liluratuta» geratu ziren Hondarribiko harresiekin eta Guadalupeko gotorlekuarekin. Batez ere, harresiak mendeetan nola mantendu diren, eta egiten ari diren birgaitze lanak goraipatu zituzten.
Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia, Miren Aierbe udaleko arkeologoa eta Jose Antonio Salaberria Hondarribiko Historiaren Lagunen elkarteko ordezkariarekin Hirigune Historikoan zehar ibili ziren bi arkitektoak. Bertako hainbat gune bisitatu zituzten elkarrekin.
Bigarren bisita, 2013an
Ramon Gutierrez gotordun arkitekturan aditua da, eta hortan lan egiten du. Buenos Aireseko Unibertsitateko irakaslea da, eta Argentinako Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoetako Kontseilu Nazionaleko ikerlari gorena, Arkitekturaren Historia eta Ondarearen Kontserbazioa alorrean.
Moruak, besteak beste, Gasteizko hirigune historikoko plan berezia idazten parte hartu du, eta horrez gain, Miami Beach, San Juan de Puerto Rico, Mexiko DF, Veracruz, Buenos Aires, Montevideo eta Panama Hiria hirietako hainbat proiektuetan lan egin du.
2013an Hondarribira bigarren bisita bat egingo dutela adierazi zuten, gotorlekua aztertzen jarraitzeko.


