Boleibol txapelketa etzi arte hondartzan
Hondar Kirolak antolatuta eta Fortuna Elkartearen eta Gipuzkoako Boleibol Federakuntzaren laguntzarekin boleibol txapelketa egingo dute etzi arte hondartzan. Parte hartu nahi duten gazteek egitasmoari buruzko informazioa emateko jarri duten etxolara hu...
Hondar Kirolak antolatuta eta Fortuna Elkartearen eta Gipuzkoako Boleibol Federakuntzaren laguntzarekin boleibol txapelketa egingo dute etzi arte hondartzan. Parte hartu nahi duten gazteek egitasmoari buruzko informazioa emateko jarri duten etxolara hurbildu behar dira. Hilaren 24tik 27ra, Hondarribia Beach Soccer Cup Txapelketaren hirugarren ekitaldia jokatuko dute. Bertako eta inguruko gazteei zuzenduta dago, eta izena, boleibolean bezala, hondartzako etxolan eman behar da.

