Bi zozketa egingo dituzte Olaldeko etxeentzat
Urte batzuen buruan, bereziak ez bezala, hitzartutakoak salmenta libreko bihurtzen dira Bihar, 17:00etan, Olaldeko etxe tasatuak zozkatuko dituzte. Udaletxeko areto nagusian izango da zozketa, edonork joan ahal izango du publikoa izango delako, eta ber...
Urte batzuen buruan, bereziak ez bezala, hitzartutakoak salmenta libreko bihurtzen dira
Bihar, 17:00etan, Olaldeko etxe tasatuak zozkatuko dituzte. Udaletxeko areto nagusian izango da zozketa, edonork joan ahal izango du publikoa izango delako, eta bertan izango da Errenteria-Oreretako notarioa ere.
Bi zozketa izango dira. Izan ere, bi motatako etxebizitzak zozkatuko dituzte 97 oiartzuarren artean: bereziak (32) eta hitzartutakoak (10). Salneurri berbera izango dute etxebizitzek, baina hitzartu gisakoak urte batzuen buruan salmenta libreko izatera pasatuko dira, legearen arabera.
Babes ofizialekoak, esleituta
Bestalde, martxoan zozkatu zituzten eremu bereko babes ofizialeko etxeak esleitzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Udalak jakinarazi duenez, Oiartzunen beste herrietan baino errazago esleitu dituzte: «Etxebidek gaur egun esku artean dituen datuen arabera, babes ofizialeko etxebizitza bat esleitzeko, zazpi eskatzaile behar omen dira. Oiartzungo kasuan, bi eskatzailerekin beteko dira».

