Bi lagun harrapatu dituzte, Altzibarko lokal batean lapurtzen saiatzen
Aste honetan, udaltzainek bi lagun harrapatu dituzte Altzibarko lokal batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Astelehen goizaldean bizilagun batek udaltzainei deitu zien, etxe azpiko lokalean soinuak sumatzen zituelako. Udaltzainak bertaratu zirenean, s...
Aste honetan, udaltzainek bi lagun harrapatu dituzte Altzibarko lokal batean lapurreta egiten saiatzeagatik.
Astelehen goizaldean bizilagun batek udaltzainei deitu zien, etxe azpiko lokalean soinuak sumatzen zituelako. Udaltzainak bertaratu zirenean, sarrerako atea indartua baina ireki gabe aurkitu zuten.
Inguruan zebiltzan hiru gaztek ihesari eman zioten udaltzainak ikusitakoan, eta horietako bi harrapatu zituzten. Hauetako bat, adin txikikoa.

