Azoka birtuala martxan jarriko dute
Turismo, merkataritza, hostalaritza eta beste hainbeste alorretan espezializatuak diren hainbat enpresa bildu dituzte quehacerenhondarribia.com webgunean. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sortuta eta Higer Merkatarien Elkarteak, herriko turismo eta merkataritza enpresek eta Hondarribiko Udalak lagunduta, enpresetako produktu eta zerbitzuak salduko dituzte. Erosteko erraza Zerbitzuaz gozatzeko, egin behar den gauza bakarra quehacerenhondarribia.com webgunean erregistratzea da. Ondoren afaria, egonaldia, itsas bidaia edo gustuko zernahi aukeratu eta erosi atalean klikatu besterik ez da egin behar. Pasabide seguru batek egingo du erosketa. Helbide elektronikoan jasoko da erosketaren truke aldatzekoa den txartela, eta saltzaileak ezarritako denbora epean aldatu ahal izango da. Gainera, enpresatako eskaintzak eskura izateko, sare sozialetan egin ohi den bezala, jatetxeak, itsas enpresak, dendak… aukera daitezke eta haien eskaintza eguneratu orduko horren berri izango da.
Turismo, merkataritza, hostalaritza eta beste hainbeste alorretan espezializatuak diren hainbat enpresa bildu dituzte quehacerenhondarribia.com webgunean. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sortuta eta Higer Merkatarien Elkarteak, herriko turismo eta merkataritza enpresek eta Hondarribiko Udalak lagunduta, enpresetako produktu eta zerbitzuak salduko dituzte.
Erosteko erraza
Zerbitzuaz gozatzeko, egin behar den gauza bakarra quehacerenhondarribia.com webgunean erregistratzea da. Ondoren afaria, egonaldia, itsas bidaia edo gustuko zernahi aukeratu eta erosi atalean klikatu besterik ez da egin behar. Pasabide seguru batek egingo du erosketa. Helbide elektronikoan jasoko da erosketaren truke aldatzekoa den txartela, eta saltzaileak ezarritako denbora epean aldatu ahal izango da.
Gainera, enpresatako eskaintzak eskura izateko, sare sozialetan egin ohi den bezala, jatetxeak, itsas enpresak, dendak… aukera daitezke eta haien eskaintza eguneratu orduko horren berri izango da.


