“Arratoi gehiago” daudela salatu du EAJk
Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ezohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak. EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da eta horren gaineko kezka azaldu du. Areagotze hori, batik bat, Beraun, Fanderia, Izt...
Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ezohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak.
EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da eta horren gaineko kezka azaldu du. Areagotze hori, batik bat, Beraun, Fanderia, Iztieta eta Gabierrotan eman da, eta «inoiz baino arratoi gehiago» daudela esan du.
Batzordearen ezohiko bilera horren helburua, batetik, hazkunde horren arrazoiak zeintzuk diren aztertzea litzateke, EAJren ordezkariek zehaztu dutenez, eta bestetik, arratoiekin bukatzeko behar diren neurriak aplikatzea.
Azkenik, eta beste bi neurriekin batera, karraskariak suntsitzeko kontratua berrikustea beharrezkotzat jo du EAJk. Azken hori ere ezohiko batzordean latzea proposatu du.

