Zamalbiden, amiantoa duten uralita zatiak utzi dituztela salatu du udalak
Bere konposaketan “toxikoa” bezain “arriskutsua” den amiantoa duten uralita zatiak azaldu ziren joan den astean Zamalbide auzoan. Landa Garapenerako Behenmendi elkarteko teknikariek eman zioten gertaeraren berri Errenteriako Udalari. Ingurumen eta Mendi departamentuko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek jakinarazi duenez, “Zamalbiden aurkitutakoa, kontrolik gabe botatako fibrozementu hondakinak dira”. Fibrozementuak, amiantoa du, “eta denok dakigu material hori toxikoa eta oso arriskutsua dela”, zehaztu du. Uralita kontrolik gabe botatzea ez dela ohikoa esan du, bestalde Ferradasek, eta itxura guztien arabera, Zamalbideko gune horretan azaldutako hondakinak “profesional” baten lana izan direla gaineratu du. Ingurumena eta ekonomia Uralita ez dute eraman oraindik Zamalbidetik. Izan ere, material arriskutsuekin lan egiteko baimena duten enpresek baino ezin dute maneiatu material hori. Nafarroakoa da hurbilen dagoen enpresa, eta Ferradasek azaldu duenez, “halako hondakinak botata ingurumena ez ezik, udalaren ekonomia ere kaltetzen dute, udalak eta ondorioz, herritarrek, ordaindu beharko dugulako”. Amiantoa duten hondakinak Gaintxurizketako Araso eta Mutiloako zabortegietara eraman daitezke. Hondakinak jasotzeko guneak izanik, horiek kontrolik gabe botatzea, “oso larritzat” jo du Ingurumen zinegotziak, eta horren harira “isurien” gainean dagoen inpunitatearekin amaitzeko, Behemendirekin batera protokoloa martxan jarriko duela jakinarazi du udalak: “Hondakinen kontrolik gabeko isuriei aurre egin eta arduradunak identifikatzeko”. Besteak beste, obra baimenak emateko garaian jarraipen zorrotzagoa egingo du udalak. [...]
Bere konposaketan “toxikoa” bezain “arriskutsua” den amiantoa duten uralita zatiak azaldu ziren joan den astean Zamalbide auzoan. Landa Garapenerako Behenmendi elkarteko teknikariek eman zioten gertaeraren berri Errenteriako Udalari. Ingurumen eta Mendi departamentuko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek jakinarazi duenez, “Zamalbiden aurkitutakoa, kontrolik gabe botatako fibrozementu hondakinak dira”. Fibrozementuak, amiantoa du, “eta denok dakigu material hori toxikoa eta oso arriskutsua dela”, zehaztu du.
Uralita kontrolik gabe botatzea ez dela ohikoa esan du, bestalde Ferradasek, eta itxura guztien arabera, Zamalbideko gune horretan azaldutako hondakinak “profesional” baten lana izan direla gaineratu du.
Ingurumena eta ekonomia
Uralita ez dute eraman oraindik Zamalbidetik. Izan ere, material arriskutsuekin lan egiteko baimena duten enpresek baino ezin dute maneiatu material hori. Nafarroakoa da hurbilen dagoen enpresa, eta Ferradasek azaldu duenez, “halako hondakinak botata ingurumena ez ezik, udalaren ekonomia ere kaltetzen dute, udalak eta ondorioz, herritarrek, ordaindu beharko dugulako”.
Amiantoa duten hondakinak Gaintxurizketako Araso eta Mutiloako zabortegietara eraman daitezke. Hondakinak jasotzeko guneak izanik, horiek kontrolik gabe botatzea, “oso larritzat” jo du Ingurumen zinegotziak, eta horren harira “isurien” gainean dagoen inpunitatearekin amaitzeko, Behemendirekin batera protokoloa martxan jarriko duela jakinarazi du udalak: “Hondakinen kontrolik gabeko isuriei aurre egin eta arduradunak identifikatzeko”. Besteak beste, obra baimenak emateko garaian jarraipen zorrotzagoa egingo du udalak. Baserri gunean bizi direnei, berriz, sarbideak zailtzeko eskatu die Ferradasek, “normalean halako eremuetan botatzen dituztelako hondakinak”.
Legez kanpoko isurien gaineko salaketak ingurumena[a bildu]errenteria.net edo udaltzaingoa[a bildua]errenteria.net helbideetan, edo 943 44 96 03 eta 943 34 43 43 telefono zenbakietara deituta egin daitezke.