Ugalde eta Imaz, Errenteriako Pilota Txapelketako finalera
Igandean jokatuko dute, Fanderian; bikote horrek aurrera egin du Antiguako Txapelketan ere, Gazte Mailan Andoni Ugalde eta Ander Imaz Oiarpeko pilotariek Errenteriako Pilota Txapelketako finala jokatuko dute igandean, Fanderian, 17:30ean. Asteburuan lo...
Igandean jokatuko dute, Fanderian; bikote horrek aurrera egin du Antiguako Txapelketan ere, Gazte Mailan
Andoni Ugalde eta Ander Imaz Oiarpeko pilotariek Errenteriako Pilota Txapelketako finala jokatuko dute igandean, Fanderian, 17:30ean.
Asteburuan lortu dute finalerako txartela oiartzuarrek, Mujika-Erostarbe bikoteari, 22-19 irabazi ondoren.
Antiguako Txapelketan ere aurrera jarraitzen du Oiarpeko bikote gazteak (Gazte Mailan), Zelaia-Etxeberz bikotea 22-10 gaindituta.
Xanistebanetakoa
Helduetan, baina binaka, Ekaitz Lasa eta Orkatz Argote pasatu dira herriko jaietan jokatuko den finalera. Asteburuan, 15-22 irabazi zioten Lasak eta Argotek, Andoni Arrietak eta Asier Retegik osatutako bikoteari.

