Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oinatz Mitxelena (Bildu): «Akordioetara iristeko gai garela erakutsi dugu urtebetean»

Bilduren udal taldeak urtebeteko lanaren balantzea egin zuen joan den ostiralean, Hazia elkartean komunikabideekin izandako hartuemanean. Bertan, koalizioak Irungo Udalean dituen bost ordezkariak izan ziren. Oinatz Mitxelena taldearen bozeramaileak “zerotik abiatu” zirela gogorarazi zuen: “Udalaren ezagutza ezatik hasi ginen, eta urtebetean asko ikasi dugu, funtzionamenduaz eta eguneroko jardunaz”. Mitxelenarentzat, Bilduren xedea beti akordioak bilatzea izan da, udal gobernuarekin zein oposizioarekin: “Arduraz jokatu dugu, eta akordioetara iristeko gaitasuna erakutsi dugu. Balorazioa oso positiboa egiten dugu, zerotik abiatu ginela kontuan izanda. Udalari begira aritu gara, baina erabakiak hartzerako orduan, baita herriari begira ere”. Jokin Melidak onartu zuen “batzuetan” udalgintzak irentsi dituela, “batez ere hasieran, berriak ginelako”. Hala ere, maiatzeko osoko bilkuran PPk ez beste alderdi guztiek onartu zuten presoen aldeko mozioa jarri zuen adibidetzat: “Azarotik maiatzera arte bilerak egin genituen, talde guztiekin elkartu ginen behin baino gehiagotan». Melidak ere Bilduren zeregina adostasunak bilatzea dela uste du: “Ados jartzeko gaitasuna erakutsi dugu. Dagoeneko beste alderdiek badakite nola egiten dugun lan: edozein gai mahai gainean jar dezakegu, eta zintzoki jokatuko dugu, akordioetara iristea delako gure asmoa”. Legealdiko lehen urteko akordio handienetako bat autobusena izan zen. Udal gobernuak abenduko plenora eraman zuen autobus linea berrien proposamena, baina oposizioko talde guztiek atzera bota zuten egitasmoa, eta [...]

admin
Bidasoa
2012/07/17

Bilduren udal taldeak urtebeteko lanaren balantzea egin zuen joan den ostiralean, Hazia elkartean komunikabideekin izandako hartuemanean. Bertan, koalizioak Irungo Udalean dituen bost ordezkariak izan ziren. Oinatz Mitxelena taldearen bozeramaileak “zerotik abiatu” zirela gogorarazi zuen: “Udalaren ezagutza ezatik hasi ginen, eta urtebetean asko ikasi dugu, funtzionamenduaz eta eguneroko jardunaz”.

Mitxelenarentzat, Bilduren xedea beti akordioak bilatzea izan da, udal gobernuarekin zein oposizioarekin: “Arduraz jokatu dugu, eta akordioetara iristeko gaitasuna erakutsi dugu. Balorazioa oso positiboa egiten dugu, zerotik abiatu ginela kontuan izanda. Udalari begira aritu gara, baina erabakiak hartzerako orduan, baita herriari begira ere”.

Jokin Melidak onartu zuen “batzuetan” udalgintzak irentsi dituela, “batez ere hasieran, berriak ginelako”. Hala ere, maiatzeko osoko bilkuran PPk ez beste alderdi guztiek onartu zuten presoen aldeko mozioa jarri zuen adibidetzat: “Azarotik maiatzera arte bilerak egin genituen, talde guztiekin elkartu ginen behin baino gehiagotan». Melidak ere Bilduren zeregina adostasunak bilatzea dela uste du: “Ados jartzeko gaitasuna erakutsi dugu. Dagoeneko beste alderdiek badakite nola egiten dugun lan: edozein gai mahai gainean jar dezakegu, eta zintzoki jokatuko dugu, akordioetara iristea delako gure asmoa”.

Legealdiko lehen urteko akordio handienetako bat autobusena izan zen. Udal gobernuak abenduko plenora eraman zuen autobus linea berrien proposamena, baina oposizioko talde guztiek atzera bota zuten egitasmoa, eta alderdi guztien arteko bilerak egiten hasi ziren, akordio batera iritsi ziren arte. Bidean, zenbait eragile sozialek parte hartu zuten bileretan, eta haien eskakizunak aintzat hartu zituzten. Bilduren ustez, “azkenaldian politika parte hartzailea denen ahotan dago, baina guk eta gobernuak parte hartzeaz ulertzen duguna ez da gauza bera”.

Beste eredu baten beharra
Ostiraleko hitzorduan, aurrekontuez ere denbora luzez mintzatu ziren Bilduko kideak. “Bizi dugun egoera eredu batek eragin du, agortutako eredu batek. Aurreko urteko aurrekontuen osoko bilkuran alderdi denek aipatu zuten hori, baina udal gobernuan ez dugu ikusten borondaterik eredu aldaketarako. Aurrekontua zerotik berraztertzeaz mintzatzen dira, baina eredu berrira iristeko prozesu parte hartzaileak abiatzea ezinbestekoa da, eta aldaketak beldurra ematen die”, adierazi zuen Mitxelenak.

Eredua aldatze aldera, datozen hilabeteetan herri eragileekin harremanak estutuko dituztela aipatu zuen Olatz Agirrek: “Auzoetan egon behar dugu, auzo elkarteekin eta auzoetan dauden beste eragileekin, elkarlana sustatu eta harremanak sakonduz. Eredu politiko eta ekonomikoa ez dugu udaletik aldatuko, baina udaletik kanpo egin daiteke”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.