Haurtzaro Dantza Taldeak Mazedonian dantzatuko du
Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute herriko dantzariek asteburuan Mazedonian, Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute Haurtzaro Dantza Taldeko 21 dantzarik (15-18 urteko gaztetxoak dira guztiak). Gaur abi...
Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute herriko dantzariek asteburuan
Mazedonian, Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute Haurtzaro Dantza Taldeko 21 dantzarik (15-18 urteko gaztetxoak dira guztiak). Gaur abiatuko dira hara, hiru monitorerekin eta hiru txistularirekin batera.
Mazedoniara joateko autobusez Gironara (Herrialde Katalanak) joango dira lehenengo, eta handik hegazkinez Tesalonicara (Grezia). Han, berriro, autobusa hartuko dute, eta garraiobide horretan iritsiko dira Mazedoniako Ohrid hirira.
Mazedoniara etzi iritsiko dira, eta jaialdia, berriz, ostiralean hasiko da. Europako erdialde eta hegoaldeko 800 dantzari baino gehiagorekin topo egingo dute oiartzuarrek bertan, eta bertaratzen diren guztiei «duten hoberena» eskaintzen saiatuko dira.
Turismoa, dantza eta itzulera
Oiartzuarrek, lehen bi egunetan jarduera libreak egingo dituzte, baita turismoa ere. Ostiralean, berriz, dantzarien desfilean parte hartuko dute (hiriko alde zaharrean) 18:00etatik aurrera. 20:00etan inauguratuko dute jaialdia, hiriko plaza nagusian.
Larunbatean eta igandean, berriz, Euskal Herriko «dantzaren xarma» erakutsiko dute oiartzuarrek.
Hilaren 25ean, datorren asteazkenean, itzuliko dira etxera.

