Emakumeen kontrako indarkeria arbuiatuko dute larunbatean Zabaltza plazan
Hilero, hirugarren larunbatean emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea antolatzen du Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunaren Batzordeak, emakumearen aldeko aldeko elkarteekin koordinatuta. Hala, larunbat hone...
Hilero, hirugarren larunbatean emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea antolatzen du Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunaren Batzordeak, emakumearen aldeko aldeko elkarteekin koordinatuta. Hala, larunbat honetan elkarretaratuko dira, 12:00etan, Zabaltza plazan.
Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak gogorarazi du “emakumeenganako indarkeria errotik desagerrarazteko beharrezkoa dela herritar guztiek erasoak arbuia ditzaten eta elkartasunez eta modu aktiboan inplikatu daitezen biktimen defentsan”.

