Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurtengo ‘Oarso’ aldizkaria inoiz baino beteago dator

Edukiz beteta eta lodi-lodi dator Oarso aldizkaria. Inoiz baino orri kopuru gehiago ditu, 341, iaz baino zazpi gehiago, eta horrenbestez, artikuluak ere gehiago dira, 76 guztira. Orri kopurua igo arren, prezioa mantendu egin dute, eta duela bi urteko berbera izaten jarraitzen du, 7 euro. Guztira, 1.400 ale atera dituzte. Aldizkariko erredakzio taldearen arabera, 47. Oarso aldizkaria ateratzeko murrizketak ere egin behar izan dituzte aurrekontuan, eta batik bat kolaborazioak eta argazkiak doitu dituzte. Guztira, 69 egilek parte hartu dute. Artikuluen artean, euskarazkoen kopurua haziz doa urtez urte, eta aurten ia erdia izan dira, %47, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak azaldu duenez. Emakumeek idatzitako artikuluetan, berriz, iazko kopuru baxua gainditzea lortu da, baina ez da duela bi urteko %25era ailegatu, %21ean geratu da. Aurtengo berritasunen artean bistakoena azala izan da. Juan Luis Landak egindakoa da, eta beste urteetan argazki bat joan den tokian aurten Xanti eta Maialen erraldoien marrazki bat ageri da, bi umerekin batera. Kontrazalean, berriz, madalenetako kartelak ageri dira. Era berean, euskarri fisikoari dagokionean, aldizkariaren ertzean aurki daiteke aldaketa, gaiak kolorearen arabera banatu baitituzte. Horrez gain, aurkibide bat gaineratu diote 69 egile horietako bakoitza zein orrialdetan ageri den zehaztuz. Edukiei dagokionez, aurten Mariasun Landa sarietako garaileen testuak eta Ereintzak antolatutako ipuin [...]

admin
Bidasoa
2012/07/17

Edukiz beteta eta lodi-lodi dator Oarso aldizkaria. Inoiz baino orri kopuru gehiago ditu, 341, iaz baino zazpi gehiago, eta horrenbestez, artikuluak ere gehiago dira, 76 guztira. Orri kopurua igo arren, prezioa mantendu egin dute, eta duela bi urteko berbera izaten jarraitzen du, 7 euro. Guztira, 1.400 ale atera dituzte.

Aldizkariko erredakzio taldearen arabera, 47. Oarso aldizkaria ateratzeko murrizketak ere egin behar izan dituzte aurrekontuan, eta batik bat kolaborazioak eta argazkiak doitu dituzte. Guztira, 69 egilek parte hartu dute.

Artikuluen artean, euskarazkoen kopurua haziz doa urtez urte, eta aurten ia erdia izan dira, %47, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak azaldu duenez. Emakumeek idatzitako artikuluetan, berriz, iazko kopuru baxua gainditzea lortu da, baina ez da duela bi urteko %25era ailegatu, %21ean geratu da.

Aurtengo berritasunen artean bistakoena azala izan da. Juan Luis Landak egindakoa da, eta beste urteetan argazki bat joan den tokian aurten Xanti eta Maialen erraldoien marrazki bat ageri da, bi umerekin batera. Kontrazalean, berriz, madalenetako kartelak ageri dira. Era berean, euskarri fisikoari dagokionean, aldizkariaren ertzean aurki daiteke aldaketa, gaiak kolorearen arabera banatu baitituzte. Horrez gain, aurkibide bat gaineratu diote 69 egile horietako bakoitza zein orrialdetan ageri den zehaztuz.

Edukiei dagokionez, aurten Mariasun Landa sarietako garaileen testuak eta Ereintzak antolatutako ipuin lehiaketakoak gaineratu dituzte.

Koldo Mitxelena beka falta da, eta hori udalaren webgunean jarriko dutela zehaztu dute, erredakzio taldetik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.