200 zesta puntaren zale bildu dira denboraldiko lehenengo jardunaldian
Ostiralean hasi zen udako zesta punta denboraldia, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Abuzturaen 31ra arte partidak izango dira, ostiralero, 20:00etatik aurrera. Ostiralean, ia 200 zesta puntaren zale hurbildu ziren Jostaldira, eta partidez gozatzeaz gain, Fish&Rice jatetxearen paella eta Hiruzta txakolindegiaren zukuak dastatu zituzten. Kirola eta gastronomia uztartu zituzten. Partidak hasi baino lehen, baina, minutu bateko isilunea egin zuten, iragan astean hil zen Hondarribiko Pilota Eskolako zuzendaritzako Juan Mari Zubizarretaren omenez. Txema Zubizarretak, Juan Mariren anaiak, esker hitzak besterik ez zituen izan Jostaldin. Zesta puntalariek xingola beltzarekin jokatu zuten. Banakakoa, abuztuan Lehenengo partidan, Olharan eta Lopezek 30-25 garaitu zituzten Goikoetxea eta Balio. Bigarren partidan, Egiguren eta Enbil, Erkiaga eta Hernandezen aurka aritu ziren: bigarrenek irabazi zuten, 29-30. Gauzak horrela, ostiralean jokatuko dute Hondarribiko VI. Masters-aren finala, eta abuztuan banakako txapelketarekin hasiko dira.
Ostiralean hasi zen udako zesta punta denboraldia, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Abuzturaen 31ra arte partidak izango dira, ostiralero, 20:00etatik aurrera. Ostiralean, ia 200 zesta puntaren zale hurbildu ziren Jostaldira, eta partidez gozatzeaz gain, Fish&Rice jatetxearen paella eta Hiruzta txakolindegiaren zukuak dastatu zituzten. Kirola eta gastronomia uztartu zituzten.
Partidak hasi baino lehen, baina, minutu bateko isilunea egin zuten, iragan astean hil zen Hondarribiko Pilota Eskolako zuzendaritzako Juan Mari Zubizarretaren omenez. Txema Zubizarretak, Juan Mariren anaiak, esker hitzak besterik ez zituen izan Jostaldin. Zesta puntalariek xingola beltzarekin jokatu zuten.
Banakakoa, abuztuan
Lehenengo partidan, Olharan eta Lopezek 30-25 garaitu zituzten Goikoetxea eta Balio. Bigarren partidan, Egiguren eta Enbil, Erkiaga eta Hernandezen aurka aritu ziren: bigarrenek irabazi zuten, 29-30.
Gauzak horrela, ostiralean jokatuko dute Hondarribiko VI. Masters-aren finala, eta abuztuan banakako txapelketarekin hasiko dira.


