Perez Riaño irundarra 23. geratu da Gazteen Munduko Slalom Txapelketan
Joan den ostegunean hasita, 23 urtez azpiko eta Gazte Mailako Munduko Slalom Txapelketa egin zuten Wasaun (Wisconsin, AEB), eta bertan izan zen David Perez Riaño, Santiagotarrak Arraun Elkarteko 23z azpiko kanoista. Perezek ostegunean urduri ekin zion...
Joan den ostegunean hasita, 23 urtez azpiko eta Gazte Mailako Munduko Slalom Txapelketa egin zuten Wasaun (Wisconsin, AEB), eta bertan izan zen David Perez Riaño, Santiagotarrak Arraun Elkarteko 23z azpiko kanoista.
Perezek ostegunean urduri ekin zion lehiaketari eta lehen mangan ezin izan zuen denbora onik lortu (128,97, 2 segunduko zigorra eta gero); bigarrenean hobeto aritu zen (116,80, 2 segundurekin), eta finalerdietarako txartela eskuratu zuen.
Ostiralean egin zituzten finalerdiak eta finalak, baina irundarrak ezin izan zuen azken lehian parte hartu. Izan ere, zortzi segunduko zigorra jaso eta gero, 130,70 segunduko denbora egin zuen Perezek finalaren atarikoan, eta 23. postuan sailkatu zen.

